Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Fruitu gorri pavlova
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Merenge frantsesa:
  • Arrautza zuringoa, 125 g
  • Azukre hautsa, 125 g
  • Azukrea, 125 g
  • Lima baten birrindura
  • Mascarpone, banilla eta lima krema:
  • Esne-gaina, 350 g
  • Mascarpone gazta, 150 g
  • Banilla adar erdi bat
  • Lima erdi baten birrindura
  • Azukre irina, 50 g
  • Mugurdi saltsa:
  • Mugurdiak, 250 g
  • Lima zukua, 15 g
  • Azukre beltza, 15 g
  • 2 gelatina orri
  • Fruitu gorriak muntaia egiteko:
  • Mugurdi freskoak
  • Ahabiak
  • Lima bat
  • Andere mahatsak
  • Menda orriak
  • Txokolatea
Prestaketa

PRESTAKETA:

Merenge frantsesa:

Ontzi batean, arrautzaren zuringoak harrotu. Bi azukreak gehitzen joan limaren birrindurarekin batera. Dena ondo harrotuta dagoenean laberatu 110 ºC-an 2 orduz.

Mascarpone, banilla eta lima krema:

Ontzi batean, esne-gaina harrotu. Bertara, mascarpone gazta gehitu. Banilla adarraren mamia atera, eta lima baten birrindurarekin batera gehitu. Azkenik, azukre irina gehitu, eta dena harrotu. Manga batean sartu.

Mugurdi saltsa:

Zartagin batean, azukre beltza jarri. Bertan, mugurdiak sartu lima zukuarekin. Utzi kozinatzen. Gelatina orriak uretan utzi. Mugurdi saltsari gelatina gehitu, eta hozten jarri.

Fruitu gorriak muntaia egiteko:

Frutak garbitu, eta dekoraziorako moztu.

Txokolatea urtu, eta mendak busti. Hotzean gorde.

BUKAERA:

Merengea moldetik atera, eta erdian, mugurdi saltsa luzatuko dugu. Horren inguruan, krema jarri, eta ondoren, fruituekin eta menda txokolatearekin amaitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena