Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Esne-gain eta marrubi bizkotxoa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bizkotxoa:
  • 4 arrautza
  • Azukrea, 150 g
  • Irina, 150 g
  • Legamia hautsa, koilarakada bat
  • Gurin urtua, 80 g
  • Esne-gaina gaztarekin:
  • Esne-gaina, 300 g
  • Mascarpone gazta, 200 g
  • Azukrea, 100 g
  • Marrubi ziropa:
  • Marrubiak, 400 g
  • Marrubi zukua, 150 g
  • Azukrea, 80 g
  • Ura, 60 g
  • Arto irina, 15 g
  • Lima bat
  • Jengibre zati bat
  • Marrubiak
  • Menda orriak
Prestaketa

Bizkotxoa:

Arrautza, azukrearekin batera, ontzi batean sartu, eta harrotu arrautza ondo altxa arte. Espatula batekin, irina, legamia eta gurina gehitu, bizkotxo ontzian sartu, eta 190 ºC-an laberatu. Denbora amaitutakoan, bizkotxoa ontzitik atera, eta hoztu.

Esne-gaina gaztarekin:

Ontzi batean, esne-gaina pixka bat harrotu, eta mascarpone gazta gehitu. Azukrea nahastu.

Marrubi ziropa:

Zartagin batean, azukrea eta ura gehitu, karamelua egin arte. Bertara, marrubi zukua, lima baten birrindura eta zukua gehitu, jengibre zati txiki batekin. Arto irina bota. Loditzen utzi, eta marrubiak erditik moztuta gehitu, irakinaldi txiki bat eman, eta sutatik atera.

BUKAERA:

Tartaren muntaia egiteko, oinarrian, bizkotxoa jarri. Marrubiekin inguratu. Erdian, esne-gaina gaztarekin jarri. Gainean, beste bizkotxo zatia jarri. Esne-gaina gaztarekin apaindu, eta marrubi ziroparekin amaitu. Menda orriak jarri apaintzeko. Soberan geratutako bizkotxo zatiak zartaginean gorritu, zati txikitan. Tartaren gainean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena