Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Hiru esnetako bizkotxoa
Osagaiak
  • Bizkotxoa:
  • Azukrea, 250 g
  • Emultsionatzailea, 25 g
  • 6 arrautza
  • Irina, 250 g
  • Legamia, 0,25 g
  • Banilla hautsa
  • Betetzeko:
  • Esne kondentsatua, 250 ml
  • Esne lurrundua, 250 ml
  • Esne-gaina, 250 ml
  • Merenge:
  • 3 arrautza zuringo
  • Azukrea, 150 g
  • Marrubi karamelizatuak:
  • Marrubiak, 150 g
  • Azukrea, 60 g
  • Menda txokolateak:
  • Menda orriak
  • Txokolate beltza
Prestaketa

Azukrea, emultsionatzailea eta arrautzak irabiatu bitsa atera arte. Hori egin ondoren, irina, legamia eta banilla hautsa bota ondo nahastuta egotea lortu arte. Mahuka batean ipini, eta labeko paperean jarri. Laberatu 200 ºC-an 10 minutuz.

 

Hiru esneak nahastu, bizkotxoa zulatu, eta busti ondo geratu den nahasketarekin

 

Suitzar merengea egin, estali, eta erre.

 

Marrubi karamelizatuak:

Zartagin batean, azukrea karamelizatzen joan, eta marrubiak zatituta gehitu. Utzi kozinatzen marmelada bat bezala geratu arte.

 

Menda txokolatea:

Txokolatea urtu. Erretilu batean, menda orriak jarri, eta txokolatearekin busti. Hozkailuan sartu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena