Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Fruta opil sorta eta txokolate opilak
Osagaiak
  • Opil orea:
  • • Gurina, 225 g
  • • 2 arrautza
  • • Rona, 25 g
  • • Azukre hautsa, 225 g
  • • Arbendol hautsa, 225 g
  • • Irina, 125 g
  • Txokolate krema:
  • -Esnea, 150 g
  • -Laranja erdiren azala
  • -Txokolate esneduna, 300 g
  • -Esne gaina, 300 g
  • -Txokolate zuria
  • Frutak:
  • -Anana laurden
  • -4 marrubi
  • -Ahabiak
  • -Mugurdiak
  • -Lima bat
  • -Menda orriak
  • Marrubi marmelada:
  • -Marrubiak, 200 g
  • -Azukrea, 100 g
  • Ziropa:
  • -Azukrea, 200 g
  • -Ura, 100 g
Prestaketa

Opil orea:

Gurina epeldu eta arrautzekin nahastu. Ondo batuta dagoenean, rona, azukre hautsa, arbendol hautsa eta irina gehitu eta ondo nahastu.

Txokolate krema:

Esnea laranja azalarekin eltze batean epeldu eta txokolatea urtu. Hozten utzi eta esne gain harrotuarekin nahastu. Hotzean gorde.  Txokolate zuria erabili opilak apaintzeko.

Frutak:

Frutak zuritu, handiak zatitu eta txikiak osorik jarriko ditugu opiltxo bakoitzean.

Marrubi marmelada:

Marrubiak garbitu eta azukrearekin batu. Birringailuarekin txikitu eta su txikian 20 minutuz kozinatu. Marmelada bat bezala utzi.

Ziropa:

Bi osagaiak batu eta irakiten jarri. Ondoren hotzean gorde.

Bukaera:

Opiltxo batzuetan txokolate krema jarri eta besteetan frutak. Fruta itsatsita geratzeko, marrubi marmelada erabili eta hauek lehortu ez daitezen, ziropa gainetik jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena