Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bolatuak egiteko:
Arrautzaren zuringoa eta 120 g azukre jarriko ditugu lapiko batean berotzen. Nahasketa berotzen den heinean, gainerako azukrea gehitzen joango gara pixkanaka-pixkanaka, bi elementuak ondo elkartu arte.
Beste ontzi batean ura eta azukrea jarriko ditugu irakiten. 124 gradutara iristen denean limoi tanta batzuk botako ditugu. Nahasketa 128 gradutara iristen denean, sua itzaliko dugu eta beste lapikoan geneukan nahasketa, zuringo, ur eta azukrearena, gehituko diogu.
Dena ondo irabiatuko dugu, eta nahasketa igotzen hasiko dela ikusiko dugu. Bigarren aldiz igotzen denean, moldean sartuko dugu bolatuek forma har dezaten
Txokolate beroa egiteko:
Esnea eta txokolate hautsa sutan nahastuko ditugu apurka-apurka nahasketak loditasuna hartu arte
Aurkezpena:
Alde batetik, "Bolatuak" ur edalontzi batean sartuko ditugu, eta bestetik, txokolate beroa kikara batean aurkeztuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa