Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Red velvet bizkotxoa:
Ontzi batean irina, gatza, kakao hautsa eta koloratzailea nahastu.
Beste ontzi batean, gurina bigundu azukrearekin eta arrautzak pixkanaka gehitu. Bertara jogurta eta hautsak gehitu eta ondo nahastu. Azkenik esnea, bikarbonatoa eta ozpina. Ondo nahastu eta moldean sartu ondoren, laberatu 170 º C-tan, 30 minutuz.
Bizkotxoa hoztu ondoren, xerratan moztu eta bakoitzean krema luzatu zentimetro bateko lodierarekin. Bata bestearen gainean jarri eta tapari izkinan jarriko dizkiogu krema punta batzuk. Erdian fruitu gorriak jarri.
Txokolate zuri krema:
Ontzi batean gurina bigundu azukre-hautsarekin eta txokolate zuri urtuarekin nahastu. Gazta krema gehitu eta hagaxkarekin ondo nahastu. Hotzean gorde.
Mugurdi saltsa:
Zartagin batean mugurdiak azukrearekin nahastu eta berotzen jarri. Mugurdiak biguntzean, limoi zukua gehitu, birrindu, iragazi eta hotzean gorde.
BUKAERA:
Tartaren ondoan saltsa jarri.
Errezeta justu geratzen bada, txokolate zuria urtu eta egin dezala marrazkiren bat dekoratzeko
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa