Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
San blas opila:
Sumendi bate eginez osagai guztiak sartu gurina urtuarekin. Eskuekin ore bat egin eta hozten utzi. Ondoren luzatu arrabolarekin, molderaekin moztu eta laberatu 170º C tan 15 minutuz. Labetik ateratzean gainetik azukre glasa jarri eta gogortzean txokolate urtuarekin "San Blas" idatzi.
Azukre glasa egiteko ontzi batean zuringoak limoi tanta batzuekin jarri eta azukre-hautsa gehitzen joango gara behar dugun lodiera lortu arte.
Anis erroskilak:
Osagai guztiak ontzi batean elkartu eta eskuekin ore bat egin. Arrabolarekin mahaiean luzatu irinaren laguntzaz. Bi molde desberdinekin moztu eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta hozten direnean erdiei azukre-hautsa bota eta beste erdiak txokolatearekin estali.
BUKAERA:
Erretilu batean aurkeztu opilak eta erroskilak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa