Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Labeko gazta tarta, marrubi marmelada eta frapuccinoa
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Labeko gazta tarta:
  • Gazta krema, 750 g
  • Arrautzak, 5
  • Azukrea, 300 g
  • Irina, 15 g
  • Esne-gaina, 375 g
  • Marrubi marmelada:
  • Azukre beltza, 200 g
  • Marrubiak, 500 g
  • Jengibre zatitxo bat
  • Lima bat
  • Frapuccinoa:
  • Kafe espreso bat
  • Esne izotzak, 6
  • Azukrea, 2 koilarakada
  • Txokolate zuria, 100 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Txokolate beltz txirbilak
  • Txokolate beltz saltsa:
  • Esne-gaina, 100 g
  • Ura, 25 g
  • Azukrea, 35 g
  • Kakao hautsa, koilarakada bat
  • Txokolate beltza, 50 g
Prestaketa

Labeko gazta tarta:

Labea aurrez berotzen jarriko dugu 210 ºCan.

Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin ondo txikitu krema fina lortu arte.

Tarta moldea labeko paperarekin estaliko dugu, eta papera soberan geratzen bada ez dugu moztuko. Osagaien nahasketa tarta moldera bota eta laberatu egingo dugu, 35 minutuz. Kolore gehiegi hartzen badu, tenperatura jaitsiko dugu. Ondo hozten utzi eta moldetik atera egingo dugu.

Marrubi marmelada:

Zartagin batean azukre beltza bota eta urtzen hasten denean, lima zukua botako diogu. Ondoren, marrubiak erditik moztuta gehitu eta 10 minutuz kozinatzen utziko dugu. Amaieran, lima azal eta jengibre birrindura sartu eta hozten jarriko dugu.

Frapuccinoa:

Birringailura kafea, azukrea eta esne izotzak botako ditugu, eta kafe izotz bat egingo dugu. Edalontzi paretak txokolate saltsarekin zikinduko ditugu, eta bertara izotz-kafea botako dugu. Beste aldetik, txokolate zuria urtu. Esne-gaina harrotu eta biak elkartu egingo ditugu. Gozogintzako zorro batean sartu eta izotz-kafearen gainean jarriko dugu estali arte. Honen gainera txokolate txirbilak eta txokolate saltsa botako ditugu.

Txokolate beltz saltsa:

Eltze batean esne-gaina, ura, azukrea eta kakao hautsa berotzen jarriko ditugu. Irakiten duenean, txokolatera botako dugu, ondo nahastu eta geroko gorde.

BUKAERA:

Plater batean labeko gazta tarta zati bat jarri eta ondoan marrubi marmelada koilarakada on bat. Ondoan frapuccinoa gehitu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena