Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Txirikorda finlandiarra tiramisu kafe koparekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txirikorda finlandiarra:
  • Esne epela, 125 g
  • Legamia freskoa, 15 g
  • Ilar-irina, 350 g
  • Azukrea, 50 g
  • Gurina, 50 g
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Kardamomo haziak, koilarakadatxo bat
  • Mahaspasak, 50 g
  • Arrautza bat
  • Arbendol xaflak
  • Azukrea, 50 g
  • Esnea, 50 g
  • Tiramisu kafe kopa:
  • Esnea, 145 g
  • Mascarpone gazta, 145 g
  • Kafe aleak, 25 g
  • Azukrea, 40 g
  • Gorringoak, 2
  • Arrautza bat
  • Esne-gaina, 125 g
  • Txokolate zuria, 80 g
  • Banilla adar erdia
  • Kakao hautsa
  • Karamelu saltsa:
  • Azukrea, 100 g
  • Esne-gaina, 100 g
Prestaketa

Txirikorda finlandiarra:

Ontzi batean, lehenengo, osagai lehorrak nahastuko ditugu: irina, legamia eta azukrea. Ondoren arrautza, gurina eta gatza botako diogu. Atseden hartzen eduki eta gero, kardamomo haziak eta mahaspasak gehituko dizkiogu, eta katiluan utziko dugu hartzitzen. Ondoren, hirutan banatuko dugu masa eta luzatu biribilkietan, txirikordatu eta berriz utzi hartzitzen. Berotu labea 190 °Can eta prestatu erretilu bat. Jarri labeko erretiluaren gainean, margotu arrautza irabiatuarekin eta apaindu arbendolekin. Laberatu 25-30 minutuz, ondo gorritu arte. Margotu esne eta azukrearekin egindako ziroparekin. Utzi hozten sareta baten gainean.

Tiramisu kafe kopa:

Esnea kafe aleekin berotzen jarri. Beste ontzi batean, arrautza, gorringoak, azukrea eta mascarponea sartu eta hagaxka batekin ondo nahastu. Esne beroa gehitu, ondo nahastu, zenbait katilutan banatu eta erretilu batean sartu ur epela erdiraino duela, eta laberatu 120 ºCan, 25 minutuz.

Karamelu saltsa:

Azukrea karamelatzen jarri zartagin batean. Nahi dugun kolorea hartzen duenean, esne-gain beroa gehitu eta irakiten utzi, bi minutuz.

 

BUKAERA:

Erretilu batean txirikorda jarri eta ondoan tiramisu kafea, gainean esne-gain txokolate zuria duela. Kakaoa hautseztatu. Apaindu karamelu saltsarekin.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena