Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Karakola orea:
Lehenengo ataleko osagaiak hartu eta irinarekin sumendi bat egingo dugu, eskuekin landu eta ore bat egin arte. Masa bikoizten utziko dugu ordu betez. Ondoren, orea arrabolarekin ireki, gurina erdian jarri, tolestu eta luzatu egingo dugu, nahi den lodiera lortu arte. Hau bi aldiz egingo dugu eta azkeneko tolesdura ematerakoan. Krema gozoa zabaldu, bertara mahaspasak eta hurrak zatituta sartu, eta bildu ondoren bi behatzen lodierako xerrak moztu eta labe erretilu batean kokatuta berriro bikoizten jarriko dugu. Orduan laberatu 180 ºCan 15 – 20 minutuz. Labetik ateratzean, gainetik distira igurtzi brotxa batekin eta kanela hautsa bota.
Opilarentzako distira:
Bi osagaiak eltze batean jarri, irakin eta hotzean gorde.
Kafea izotzarekin:
Ontzi batean kafea, azukrea eta ur beroa nahastu eta hagaxka batekin harrotu aparra egin arte. Edalontzi batera izotza bota eta esnearekin erdiraino bete. Koilara baten laguntzaz kafe aparra gainetik jarri.
Bukaera:
Opila hozten denean kafearen ondoan jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa