Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tarta egiteko:
Lehenengo eta behin tartaren oinarria egingo dugu. Horretarako, gailetak, intxaurrak eta almendrak txikitu egingo ditugu. Txikituta daudenean, molde batean jarri eta labean sartuko ditugu 15 minutuz 180 C-tara.
Betegarria egiteko gazta krematsua, arrautzak eta azukrea nahastuko ditugu. Ondoren esne gaina eta rona gehituko ditugu eta dena apurka apurka nahasten joango gara pikorrak desagertu arte.
Labetik ateratako gaileta, intxaur eta almendra hautsiak moldean zabalduko ditugu eta betegarria gehituko dugu. Intxaur txikituak eta mahaspasak jarriko ditugu gainetik eta labera sartuko dugu ordu eta erdiz 180 °C-tara.
Gazta krema moussea:
Esne gaina berotzen jarriko dugu eta banilla adarraren mamia sartuko diogu. Beste aldetik eltze batean, arrautza eta azukrea nahastuko dugu. Esne gainak irakin duenean, nahasketa honetara bota eta 85 ºC arte egosi egingo dugu, hozten utzi, gazta krema gehitu eta hotzean gorde. Biharamunean hagaxka batekin harrotu.
Marrubi konfitura:
Ontzi batean azukrea gorritzen jarri eta fruitu gorriak gehituko ditugu, 5-10 minutuz konfitatzen utziko ditugu eta sutatik atera pixkanaka gurina gehitzeko. Hotzean gorde.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa