09:58

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" saioak Orozketara egingo du bisita arratsaldean, Iurretako kofradietako batera

EITB Media

Bizkaiko Iurreta udalerriak oraindik eutsi egiten dio kofradietako antolaketa administratiboari, eta horietako bat da Orozketa. Han, Egoitz, Iñaki eta Beltrán ezagutuko ditu Joseba Arguiñanok, eta tokiko istorioen berri izango du, mahai baten bueltan.

  • Joseba Arguiñano Orozketara egindako bisitan

    Joseba Arguiñano Orozketara egindako bisitan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, otsailak 6, Orozketara egingo du bisita Joseba Arguiñanok "Historias a Bocados" saioan. Iurretako (Bizkaia) kofradietako bat da Orozketa. Izan ere, Iurretan oraindik eutsi egiten diote kofradietan oinarritutako banaketa administratiboari; zehazki, 6 dira udala osatzen duten kofradiak. Orozketak, berriz, hiru auzo ditu: Orozketa, San Andres eta Santa Apolonia.

Antolaketa politiko eta administratibo horren inguruan Egoitz Ortiz de Zaraterekin aritu da Joseba, eta, nola ez, sukaldean sartu eta plater gozoa ere prestatuko dute: Bakailaoa bizkaitar erara. Egoitzen aitak idatzitako Los fogones de Errotari errezeta liburuaz ere arituko dira, perretxikoak oinarri.

Iñaki Aldekoa-Otalorak, berriz, hamarkadak eman ditu Orozketako paisaiak, arkitektura, artea eta bizilagunen ohiturak argazkietan biltzen, eta hainbat albumetan jaso ditu. Horiek guztiak Orozketako txokoan daude, guztiok ikusteko moduan. Txoko horretako sukaldean ere izango dira Joseba eta Iñaki, bakailao risottoa kokotxekin pil-pilean prestatzeko.

Beltrán Hormaecheak, azkenik, sekulako baserria du Orozketan: Otalora. Getxon bizi bada ere, egunero egiten du Orozketara bidaia, baserria horretan baitauka lantokia. Garai batean egurra gordetzeko erabili ohi zuten tokian tailerra jarri du, eta han artelanak zaharberritzen ditu. Tokia bisitatu ostean, Beltranek berak kozinatutako platera dastatuko dute: Gipuzkoako baratxuri-zopa. Bere etxean beti deitu izan diote horrela errezeta horri, amaren guraso gipuzkoarren etxean prestatu ohi zutelako.

"Historias a Bocados" saioa gaur izango dugu ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena