10:00

telebista

Kirolak

Anaitasuna-Bidasoa eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Gauean boxeo emanaldia izango dugu Bilbotik.

  • Bidasoaren eskubaloi partida

    Bidasoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larunbateko kirol eskaintza, ETB1en eta eitb.eus-en, 16:10ean hasiko da Asobal Ligako Anaitasuna-Bidasoa eskubaloi norgehiagokarekin.

Hau amaitutakoan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Iruñeko Labritetik. Arretxe II-Larunbe / Arteaga II-Eskiroz partidak zabalduko du jaialdia eta, ondoren, Binakako Txapelketako Artola-Mariezkurrena II / Irribarria-Zabaleta neurketa jokatuko da.

Gauean, 23:35ean, boxeo emanaldia izango dugu Bilbotik. Lehen borrokaldian Andoni Gagok eta Edwin Tellezek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, oilar pisuko emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatuko da: Violeta Gonzalez eta Davinia Perez. Lehen aldiz jokatuko du euskal emakume batek Espainiako Txapelketa. Azkenik, Jon Miguez eta Vasyl Kurasov izango dira aurrez aurre, gazte mailako munduko gerrikoa jokoan dagoela. Bietatik batek ere ez du oraindik borrokaldirik galdu. Miguezek bederatzi borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Kurasov ukrainarrak zazpi neurketa eta beste horrenbeste garaipen eskuratu ditu.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena