Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Uztailak 18, osteguna
EITB MEDIA
Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.
2024ko Frantziako Tourraren 18. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Fantziako Tourreko hamazortzigarren etapa uztailaren 18an jokatuko dute, ostegunez, Gapen hasiko da eta Barcelonnetten amaitu, eta 179,5 kilometroko ibilbidea izango du. Txirrindulariak 13:00etan hasiko dira lanean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 17:30etik 17:56ra bitartean zeharkatzea helmugako pankartapetik.
Bere web orrian, Frantziako Tourrak adierazita du etapa hau "erdi mendikoa" dela. Guztira, ziklistek bost igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 3. mailakoak denak. Hauek dira: Col du Festre, 32,2. kilometroan; Cote de Corps, 57,5.ean; Col de Manse, 97,3.ean; Cote de Saint-Apollinaire, 121.ean, eta Cote des Demoiselles Coiffees, 139,1.ean, alegia, amaierarako 40 kilometro geldituko direnean. Pentsatzeko modukoa da Cote de Saint-Apollinaire dela mendaterik zailena, kontuan izanik zazpi kilometroko ahalegina eskatuko diela parte-hartzaileei, eta batez besteko malda % 5,5ekoa duela.
Lasterketan dabiltzan esprinterrek garaipena lehiatzeko aukera izan nahi badute, egun hau baliatu beharko dute; gelditzen diren gainerako etapak menditsuak dira, ostiralean eta larunbatean, biziki gogorrak, eta igandeko erlojupekoa ere badago. Hortaz, gizon azkarrenen taldeak saiatuko dira tropela kontrolatzen; hori bai, iheslarientzako ere izan liteke aproposa, ikusi beharko da eguneko ihesaldia helmugaratzeko moduan dagoen.
Barcelonnetteko podiumera igoko den txirrindulariak, beraz, ospe handiko garaipena batuko du palmaresean, ziklista guztien indarra urriagoa denean, Tourrak ia hiru aste baititu eginda, dagoeneko. Egunero bezala, EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik.
ETAPAKO PROFILA
17. etapako profila | 19. etapako profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 18. etapa (uztailak 18)
Ibilbidea: Gap - Barcelonnette
Distantzia: 179,5 km
Goranzko desnibel metatua: 3.100 m
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera-ordua: 17:30 (43 km/h) | 17:43 (41 km/h) | 17:56 (39 km/h).
Mendiko saria: Col Festre (3. mailakoa), 32,2. kilometroan; Cote de Corps (3. mailakoa), 57,5. kilometroan; Col de Manse (3. mailakoa), 97,3. kilometroan; Cote de Saint-Apollinaire (3. mailakoa), 121. kilometroan; Cote des Demoiselles Coiffées (3. mailakoa), 139,1. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa