Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

09:52

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 17, asteazkena

2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)

EITB MEDIA

Mendiko eguna da, eta mendate batean amaituko da; nolabait, oso gogorra izango den Tourreko azken zatiko atarikoa da.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 17. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 17. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

177,8 kilometroko ibilbidea, Saint-Paul-Trois-Chateauxen hasita eta Superdevoluy mendatean amaituta, eta hiru mendate puntuagarri, horietako bat 1. mailakoa, jardunaldiko azken 30 kilometroetan; 2024ko Frantziako Tourraren hamazazpigarren etapako datuak dira horiek. Uztailaren 17an jokatuko dute etapa hori, asteazkenez, 12:35ean abiatuko da, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 16:58tik 17:26ra bitartean zeharkatzea helmuga. Mendiko eguna da, eta igoeran bukatuko da; nolabait, 111. Frantziako Tourreko azken egunetako etapak ikusita, 17. etapa hau atariko bat balitz bezala jo genezake, egun oso gogorrak etorriko baitira. 

Jardunaldiko profilak irteeratik jotzen du gora, eta txirrindulariek azken zatian izango dituzte zailtasun nagusiak. 145,7. kilometroan, Col Bayardeko pankarta izango da. 2. mailako mendatea da hori, 6,8 kilometroko luzera du, eta, batez beste, % 7,3ko malda. Jarraian, 166,6. kilometroan, Col du Noyer iritsiko zaie, 1. mailakoa, eta hori gogorragoa da; 7,5 kilometroko igoera da, % 8,1ekoa. Eta eguna amaitzeko, azken kilometroetan, Superdevoluy igo beharko dute: 3. mailako mendate horrek 3,8 kilometroko ahalegina eskatuko die ziklistei, eta % 5,9ko malda du. Bertan zehaztuko da nor den eguneko garailea.

Tourra oso aurreratuta dabil, dagoeneko, eta garaipena erdiesteko indar handia behar da, bai eta estrategian trebetasuna ere. Noyerren, baliteke sailkapen nagusko lehian dabiltzan gizonek ere aurrerapausoa ematea; asko dago jokoan, besteak beste azken maillot horia, eta aurretik solik beste lau etapa geldituko dira, denak maila eta zailtasun handikoak.

Egunero bezala, EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez; eitb.eus-en, 14:25ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en, ordea, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 17. etapako profila. Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 17. etapako profila. Irudia: letour.fr

16. etapako profila | 18. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 17. etapa (uztailak 17)

Ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux - Superdevoluy

Distantzia: 177,8 km

Goranzko desnibel metatua: 2.850 m

Hasiera-ordua: 12:35

Amaiera-ordua: 16:58 (42 km/h) | 17:11 (40 km/h) | 17:26 (38 km/h).

Mendiko saria: Col Bayard (2. mailakoa), 145,7. kilometroan; Col du Noyer (1. mailakoa), 166,3. kilometroan; Superdevoluy (3. mailakoa), 177,8. kilometroan.

COL DU NOYERRERAKO IGOERA (1. MAILA)

Col du Noyerrerako igoera, Tourreko 17. etapan. Irudia: letour.fr.

Col du Noyerrerako igoera, Tourreko 17. etapan. Irudia: letour.fr.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena