Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

06:43

Frantziako Tourra 2020

Ostirala, uztailak 21

Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny (172,8 km)

EITB MEDIA

Etapa laua, bi mendate txikirekin, eta garaipena esprintean erabakitzeko oso aproposa; azken 8 kilometroak zuzen-zuzenak dira helmugara arte.

  • 2023ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila.

    2023ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, uztailak 21, 2023ko Frantziako Tourreko 19. etapa jokatuko da, etapa laua, aurrekoa bezala, larunbateko jardunaldi menditsuaren atarian. Ihesaldietarako ezaugarri egokiak ditu gaurkoak, baina azken esprintean ere erabaki daiteke. Podiumeko lehen tokia ia erabakita, Parisen hirugarren nor izango den jakiteko egon daiteke emozio gehiago. Adam Yates britainarrak eusten dio oraingoz hiru postuari, Carlos Rodriguez (1,17 minutura) eta Simon (1,34 minutura) anaia atzetik dituela.

172,8 kilometroko ibilbidearekin, etapa Moirans-en-Montagne udalerrian hasi eta Polignyn amaituko da. Ia 2.000 metroko desnibela du. Azken kilometroetako zuzenguneak gorantza egiten du, laua ematen duen arren.

Tropelak Jura mendilerroa zeharkatuko du, bidean mendate handirik igo gabe. Gora eta behera egingo dute etengabe, baina maldak ez dira % 5etik pasako. Côte du Bois de Lionge (1,9 kiilometro, %  5,7an) eta Côte d'Ivory (2,3 kilometro, % 5,9an) dira mendiko sarirako kontuan izango diren bakarrak. Azkena, helmugarako 30 kilometrora dago.

Aipatzekoa da azken kilometroak bereziak direla, 8 kilometroko zuzengunea baitago helmugara iritsi arte. Gainera, azken kilometroa gora egiten du apur bat, % 1,4ko desnibelarekin.

Etapa zuzenean jarraitu ahal izango da, EITBn: 14:45ean eitb.eus-en, eta 15:00etan, ETB1en.

18. etaparen profila | 20. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O

2023ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 19. etapa (ostirala, uztailak 21)

Ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny

Distantza: 172,8 km

Irteera ordutegia: 13:30

Iritsiera ordutegia: 17:11 (47 km/h) | 17:20 (45 km/h) | 17:31 (43 km/h).

Mendiko saria: Côte du Bois de Lionge (4.maila), 23,7. kilometroan; Côte D'Ivory (3. maila), 144,8. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena