Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

20:55

Frantziako Tourra 2020

17. etapa

Vingegaardek Tourra erabaki du eta Pogacar jota geratu da, Felix Gallek Courchevelen irabazitako etapan

EITB MEDIA

Austriarrak etapa nagusia irabazi du, bere lehen partaidetzan. Pello Bilbao hirugarren izan da helmugan.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felix Gall (AG2R Citroen Team) austriarrak irabazi du asteazken honetan jokatutako Frantziako Tourreko 17. etapa. 166 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Saint-GervaisMont Blanc eta Courchevel artean. Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) danimarkarrak, berriz, lasterketa erabakita utzi du Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) Col de Lozera igoeran izandako beherakadaren ostean. 

Gall indartsuena izan da maila handiko txirrindulariz osatutako ihesaldian. Austriarrak azken igoeran jo du erasoa eta 34 segundo atera dizkio Simon Yatesi (Jayco Alula) helmugan, eta minutu eta 38 segundo Pello Bilbao bizkaitarrari (Bahrain Victorious).

Lidergoaren lehian, Vingegaardek lasterketa erabakita utzi du, Tadej Pogacarren makalaldiaz baliatuta. Esloveniarrak bost minutu galdu ditu Vingegaardekin eta zazpi minutu luze Gall etapa irabazlearekin. Carlos Rodriguez espainiarrak (Ineos Grenadiers) podiumetik urrundu da, Adam Yatesekin (UAE Team Emirates) minutu bat baino gehiago galduta.

Esloveniarrari indarrek huts egin diote, erorikoa izan du etapako lehen kilometroetan eta, galdutako denbora kontuan hartuta, agur esan dio Tourra hirugarrenez irabazteko helburuari. Bere burua jota ikusi duenean, taldekideei Adam Yatesi laguntzeko agindua eman die, britainiarrak hirugarren postuari eutsi aha izateko.

Yatesek ez du hutsik egin eta hirugarren postua sendotzea lortu du. Orain minutu eta 16 segundoko aldea du Carlos Rodriguez espainiarrarekin. Andaluziarrak ezin izan dio sailkapeneko faboritoen erritmoari eutsi Lozen gora, lehen aldapetan taldekideak lanean jarri dituen arren.

22 urteko txirrindulariak astearteko erlojupekoan galdu zuen hirugarren postua, eta mendiko etapa nagusian denbora gehiago galdu du.

Horrela, etapa garaipena Felix Gallek lortu du. 25 urteko austriarra debutaria da Tourrean, eta Pirinioetako lehen etapan hirugarren egin zuen. Gaurkoan Col de la Lozen gora jo du erasoa, eta ondoren, jaitsieran, bere onena eman du etapa garaipena lortzeko.

Pello Bilbao eta Yates anaiak

Atzetik Simon Yates britainiarra helmugaratu da, bigarren postuan, 34 segundora.

Simonen anaia bikia, Adam, bosgarren jarri da sailkapen nagusian, Rodriguezengandik 18 segundora.

Pello Bilbaok etapa bikaina egin du berriro ere eta hirugarren izan da helmugan. Sailkapen nagusian, seigarren da orain bizkaitarra. Yates aurretik du, 31 segundora.

Etapako sailkapena

1 - GALL Felix (AG2R) 4:49:08

2 - YATES Simon (Jayco) +0:34

3 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:38

4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:52

5 - GAUDU David (Groupama) +2:09

6 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X Pro) +2:39

7 - HARPER Chris (Jayco) +2:50

8 - MAJKA Rafal (UAE) +3:43

9 - YATES Adam (UAE) d. b.

10 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) +3:49

Sailkapen nagusia

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 67:57:51

2 - POGACAR Tadej (UAE) +7:35

3 - YATES Adam (UAE) +10:45

4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +12:01

5 - YATES Simon (Jayco) +12:19

6 - BILBAO Pello (Bahrain) +12:50

7 - HINDLEY Jai (BORA) +13:50

8 - GALL Felix (AG2R) +16:11

9 - KUSS Sepp (Jumbo) +16:49

10 - GAUDU David (Groupama) +17:57

13 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +46:57

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena