Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Osteguna, uztailak 20
EITB MEDIA
Aurtengo ekitaldiko esprint jendetsu bat ikusteko azken aukeretako bat izango da, Courchevelen amaitutako etapa nagusiaren biharamunean.
2023ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila. Irudia: Frantziako Tourra.
Bezperako jardunaldi menditsuak markatuta dator uztailaren 20an jokatuko den 2023ko Frantziako Tourraren 18. etapa. Halaber, oraindik tropelean bizirauten duten esprinterren azken aukeretako bat izan zen atzokoa. 184,9 kilometroko ibilbidea Moutiersen hasi eta Bourg-en-Bressen amaituko da.
Profila ia erabat laua den arren, pare bat zailtasun ditu bidean, helmugatik urrun: La Cote de Chambery-le-Haut (1,6 kilometro eta % 4,1eko batez besteko maldekin), eta Cote de Boisseu (2,4 kilometroko igoera du eta % 4,7ko aldapak, batez beste). Ondoren, txirrindulariek beste 80 kilometro egin beharko dituzte etapa amaitzeko.
Podiuma ia erabakita dago, atzoko etapan Pogacarren ia bost minutu galdu baitzituen Vingegaarden aurrean. Jasper Philipsen da gaurko garaipenerako faboritoetako bat, edizio honetako bost esprintetatik lautan nagusi izan baita. Mads Pedersen, Dylan Groenewegen, Biniam Grimay edota Bryan Coquard txirrindulariak izango ditu arerio borroka horretan. Etapako garaipenaren lehian egongo ez dena Wout van Aert izango da, lasterketa uztea erabaki baitu, bere emaztearen erditzean egon dadin.
Bourg-en-Bressen bukatuko dute, Tourreko historian hirugarren aldiz. Aurreko bietan, bi abiadura-lasterkarik irabazi zuten: Thor Hushvodek 2002an eta Tom Boonenek 2007an.
Etapa zuzenean jarraitu ahal izango da, EITBn: 14:50ean eitb.eus-en, eta 15:15ean, ETB1en.
17. etapako profila | 19. etapako profila
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 18. etapa (osteguna, uztailak 20)
Ibilbidea: Moutiers – Bourg-en-Bresse
Distantzia: 184,9 km
Irteera ordutegia: 13:35
Iritsiera ordutegia: 17:31 (47 km/h) | 17:42 (45 km/h) | 17:53 (43 km/h).
Mendiko saria: Cote de Chambery-le-Haut (4. maila), 62,1. kilometroan; Cote de Boissieu (4. maila), 105,2. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa