Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:07

Frantziako Tourra 2020

8. etapa

Mads Pedersen Philipseni gailendu zaio Limogeseko esprintean

EITB MEDIA

Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era eroikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mads Pedersenek (Lidl-Trek) bereganatu du garaipena Frantziako Tourreko zortzigarren etapan, larunbat honetan, uztailaren 8an, Liboune eta Limoges (200,7 kilometro) arteko etapako esprintean nagusituta. Bestalde, Jonas Vingegaardek (Jumbo Visma) lidertzari eutsi dio.

Hasieratik eman dira erasoak, baina kosta egin da eguneko ihesaldia eratzea. Azkenean, hirukote batek egin du aurrera eta txirrindulari hauexek sartu dira ihesaldian: Tim Declerq (Soudal-Quick Step), Anthony Delaplace (Arkea) eta Anthony Turgis (TotalEnergies).

Ihesaldiko hirukoteak tropelarekiko izandako abantaila handiena bost minutukoa izan da. Pixkanaka, tropela lasterketa buruarekiko zuen desabantaila murrizten hasi da. Bazirudien dena lasai zihoala, baina helmugarako 61 kilometro falta zirenean erorikoa izan da tropelean; besteak beste, Mark Cavendish (Alpecin-Deceuninck) joan da lurrera eta Britainia Handiko esprinterrak lasterketa utzi behar izan du erorikoaren ondorioz. Hala, bada, Cavendihsek ezin izango du gainditu Eddy Merckxekin partekatzen duen Tourrean lortutako 34 etapa garaipeneko marka.

Helmugarako 16 kilometro falta zirenean Turgisek jo du erasoa ihesaldiko taldean, eta bakarrik geratu da lasterketa buruan. Hala ere, etapa amaierarako 8 kilometro falta zirenean tropelak harrapatu egin du frantziarra.

Tropela bat eginda sartu da etapako azken kilometroetan, eta helmugarako 4 kilometrora erorikoa izan da; besteak beste, Mikel Landa (Bahrain Victorious) joan da lurrera. Murgiakoak (Araba) lasterketan jarraitu ahal izan du, baina denbora galdu du, tropelarekiko 47 segundora helmugaratuta.

Esprintean erabaki da irabazlea, eta amaierako metroetan Mads Pedersen nagusitu da Jasper Philipsenen (Alpecin-Deceuninck) eta Wout van Aerten (Jumbo Visma) aurretik.

Mikel Landak ez ezik Gorka Izagirrek ere denbora galdu du helmugan, irabazlearekiko 33 segundora iritsi baita. Simon Yatesek ere 47 segundo galdu ditu tropelean sartu diren faboritoekiko.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jonas Vingegaardek (Jumbo Visma) jarraitzen du lidertzan, Tadej Pogacar (UAE Emirates) da bigarren 25 segundora eta Jai Hindley (BORA-hansgrohe) hirugarren minutu bat eta 34 segundora. Pello Bilbao (Bahrain Victorious) 12. postuan da liderrarekiko 6 minutu eta 10 segundora. Mikel Landa, aldiz, 14.postuan da Vingegaardekiko 6 minutu eta 36 segundora.

8. etapako sailkapena eta sailkapen nagusia

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena