Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
4. etapa
EITB MEDIA
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
Albisteak (3)
Alpecin-Deceuninck taldeko Jasper Philipsen txirrindulari belgikarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourraren laugarren etapa, asteartean, Nogaron, Paul Armagnac zirkuituan izandako esprintean. Philipsen Lotto Dstny taldeko Caleb Ewan ziklista australiarra eta Bahrain-Victoriouseko Phil Bauhaus alemaniarra baino azkarrago ibili da azken metroetan; esprinta, baina, zenbait erorikok markatu dute, etapa garaipenaren lehian egon zitezkeen esprinter batzuek ez baitute aukerarik izan lehia horretan ibiltzeko.
Adam Yates UAE Emirates taldeko britainiarrak ez du zailtasun handirik izan sailkapen nagusian duen lehen postuari eusteko. Esan ohi da, itzuli handietan, etapa batzuk trantsiziozkoak direla, eta laugarren etapa hau horietakoa izan dela esan liteke. Euskal Herriko hiru etapetan urduritasuna izan da nagusi, tropela oso arin ibili da, eta borroka handia izan da parte-hartzaileen artean; asteartean, baina, tropelak lasaiago hartu du eguna, kontuan izanik, gainera, asteazkenean Pirinioetako etapak hasiko direla. Hala, interesa lasterketako azken kilometroetan zentratu da; bertan, Philipsenek, Baionan ere nagusituta, bigarren etapa garaipena eskuratu du aurtengo Tourrean.
Alpecin-Deceunick taldeko belgikarrak egin duena ez zuen inork egin, esprinterrei erreparatuta, azken Italiako Giroan, maiatzean: alegia, garaipena errepikatzea. Tourrean, maila bikaineko hainbat gizon azkar daude, baina ematen du Philipsen iritsi dela ondoen uztailera. Hori bai, lagungarria da aldamenean Mathieu van der Poel bezalako taldekidea izatea; herbeheretarrak, Baionan ere egin zuenez, ezin hobeto bete du lana, azken metroetan, eta Philipsen bakarka utzi du buruan, azken horrek errematea egin zezan. Belgikarrak ezin hobeto jarri dio amaiera van der Poelen ahaleginari.
Jasper Philipsen, helmugaratuta. Argazkia: EFE.
Lasaitasuna, hasieran
Ez da mugimendu nabarmenik izan tropelean eguneko esprint berezia jokatuta izan arte; tarteko helmuga lasterketako 93. kilometroan izan da, eta Jasper Philipsenek lortu du aurreneko postua bertan. Orduan, Benoit Cosnefroy (AG2R Citroen) eta Anthony Delaplace (Arkea Samsic) txirrindulari frantziarrek erasoa jo eta, segituan, minutu bateko aldea erdietsi dute. Helmugarako 25 kilometro geratzen zirela harrapatu dituzte, eta, ihesaldian izan diren bitartean, ezin izan dute abantaila asko handitu; gehienez, 60 segundo horietatik oso gertu izan da.
Esprintean, erorikoak
Cosnefroy eta Delaplace berriro tropelean zeudela, aurreikuspena zen esprintak erabakitzea etapako irabazlea; ez da ustekaberik izan, eta bete egin da aurreikuspen hori. Tropela Nogaroko zirkuituan sartu da, eta berehala izan da lehen erorikoa; horretan, Soudal Quick-Step taldeko Fabio Jakobsen herbeheretarra joan da lurrera, eta garaipena lehiatzeko aukera guztiak galdu ditu, ondorioz. Zirkuituko bihurguneetan, baina, txirrindulari gehiago jausi dira; Jasper Philipsen, baina, trebe ibili da, bai eta azkar ere. Oraingoz, bera da 2023ko Tourreko esprinterrik onena.
Erorikoak esprinta baldintzatu egin dute. Argazkia: EFE.
Arestian esan bezala, goi mailako mendiko etapak segituan hasiko dira, asteazkenean bertan. Etapa Pauen hasi eta Larunsen amaituko da, eta 162,7 kilometro ditu; horietan, txirrindulariek, besteak beste, bi mendate mitiko igo beharko dituzte: maila bereziko Soudet, eta 1. mailako Marie Blanque, azken hori helmugarako 20 kilometro baino gutxiago geratuko direla. Abagune ona dute, hortaz, sailkapen nagusiko lehian egon nahi duten txirrindulariek, lehen alde esanguratsuak ezartzen hasteko.
Etapako salkapena
1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:25:28
2 - EWAN Caleb (Lotto) d.b.
3 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.
4 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.
5 - CAVENDISH Mark (Astana) d.b.
6 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.
7 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d.b.
8 - MEZGEC Luka Team (Jayco) d.b.
9 - VAN AERT Wout (Jumbo) d.b.
10 - PEDERSEN Mads (Lidl) d.b.
Sailkapen nagusia
1 - YATES Adam (UAE) 18:18:01
2 - POGACAR Tadej (UAE) +0:06
3 - YATES Simon (Jayco) d.b.
4 - LAFAY Victor (Cofidis) +0:12
5 - VAN AERT Wout (Jumbo) +0:16
6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:17
7 - HINDLEY Jai (BORA) +0:22
8 - WOODS Michael (Israel) d.b.
9 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d.b.
10 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.
12 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.
18 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:43
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa