Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

22:35

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 9, igandea

Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)

EITB MEDIA

Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.

  • 2023ko Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourreko 9. etapa, uztailaren 9an jokatuko dena, txirrindulariek lasterketako lehen atseden egunaz gozatu aurreko azken etapa izango da. Saint Leonard de Noblatetik irten eta Puy de Domen amaituko da. 182,4 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:30ean hasi eta 18:05 inguruan amaituko da.

Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.

Horretarako, lau mendate izango dituzte aurrez aurre, zailena amaierarako utziz. Lasterketaren erdian Felletin eta Pontcharraud mendateetara iritsiko dira, biak 4. mailakoak eta % 5,2 eta % 4,6ko desnibelekoak, hurrenez hurren. Aurrerago, Pontaumur mendatearekin topo egingo dute (3. maila, % 5,3an), eta helmugara iritsiko dira, Puy de Dome mendateari aurre eginez. Maila bereziko mendatea da, eta ia 14 kilometroko luzera du, % 7,7ko desnibelarekin.

15:00etatik aurrera, jarraitu, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en, etapa hau.

8. etaparen profila | 10. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila. Argazkia: letour.fr

------------------------------------------

PUY DE DOME

Puy de Domerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 9. etapan. Argazkia: ©A.S.O

Puy de Domerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 9. etapan. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 9. etapa (uztailak 9, igandea)

Ibilbidea: Saint-Leonard-de-Noblat – Puy de Dome

Distantzia: 184 km

Goranzko desnibel metatua: 3.600 m

Irteera ordua: 13:30

Iritsiera ordua: 18:05 (42 km/h) | 18:18 (40 km/h) | 18:33 (38 km/h).

Mendiko saria: Côte de Felletin (4. maila), 74,8. kilometroan; Côte de Pontcharraud (4. maila), 85,7. kilometroan; Côte de Pontaumur (3. maila), 126,2. kilometroan; Puy de Dome (maila berezia), 182,4. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena