Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
EITBk jakin duenez
I. A. | EITB MEDIA
1992. urtean izan zen Tourra Euskadin izan genuen azkeneko aldia. Lasterketa Donostiatik irten zen urte hartan, eta Miguel Indurainek erdietsi zuen garaipena.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
EITBk jakin duenez, Frantziako Tourra Euskadira bueltatuko da 2023. urtean.
Munduko lasterketarik onena berriro jarraitu ahal izango da euskal errepideetatik, 1992. urtean bezala.
Urte hartan Donostiak hartu zuen Frantziako Tourreko irteera. Uztailaren 4an jokatu zen erlojupekoa 8 kilometrotako atarikoa izan zen. Bertan, Miguel Indurainek (Banesto), horiz jantzita, azkena atera eta, erakustaldia eginez, etapa irabazi zuen.
Ondoren, denborarik onenak Alex Zulle (ONCE) eta Thierry Marie (Castorama) txirrindulariek egin zituzten.
Hurrengo egunean, bigarren etapa ere Donostiatik irten zen, eta Dominique Arnould (Castorama) ziklistak erasoa jo eta garaipena erdietsi zuen gutxigatik, tropelaren aurretik. Uztailaren 6an, hirugarren jardunaldi bat ere Gipuzkoako hiriburutik irten zen, Pirinioetara bidean.
Hauek dira lehen egun horretako irudiak:
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa