Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
9. ETAPA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi esloveniarrak beste hiru txirrindularirekin batera iritsi dira helmugara, tartean Mikel Landa, eta Emirates taldeko gaztea izan da azkarrena bost iheskideen arteko esprintean.
Albisteak (3)
Tadej Pogacar esloveniarrak (Emirates) irabazi du Paue eta Larüntze artean korritutako Frantziako Tourreko bigarren etapa (153 kilometro), bere herrikide Primoz Roglicen (Jumbo) aurretik helmugaratu eta gero. Sailkapen nagusian, Roglic da, hain zuzen ere lasterketako lider berria.
Bi esloveniarrak bost txirrindulariz osatutako taldetxo baten buru helmugaratu dira, eta tartean zeuden Egan Bernal kolonbiarra (Ineos) eta Mikel Landa arabarra (Bahrain). Baita eguneko protagonista nagusia izan den Marc Hirschi suitzarra (Team Sunweb) ere. Hirschi ihes eginda ibili da jardunaldi guztian zehar, baina helmugarako bi kilometro baino gutxiago falta zirenean harrapatu egin dute, eta etapako hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.
Horrenbestez, etaparen ostean, Bernal bigarren kokatu da sailkapen nagusian, Roglicengandik 21 segundora. Guillaume Martin frantziarrak (Cofidis) , berriz, hirugarren postuan jarraitzen du, 28 segundora, etapan 11 segundo galdu dituen arren.
Denbora kopuru bera galdu du Nairo Quintana kolonbiarrak (Arkea) ere, baina bosgarren postura arte igo da, eta haren atzetik dago Rigoberto Uran (Education First) herrikidea, biak ere 32 segundo galduta.
Pogacar, bere aldetik, sailkapen nagusiko zazpigarren postuan dago, 44 segundora; izan ere, duela bi egun 1:21 minutu galdu zituen haize-babes batek eragindako etenean (Landa ere bertan zen). Mikel Landari dagokionez, gora egiten jarraitzen du sailkapenean, eta hamargarren postuan kokatu da, 1:42ko atzerapenarekin.
Egunari elastiko horiarekin ekin dion Adam Yates britainiarrak (Mitchelton) atzera egin du, irabazlearengandik 54 segundora helmugaratu ondoren, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postura jaitsi da, 1:02ra.
Lasterketak lehen atseden-eguna izango du astelehen honetan, eta antolatzaileek txirrindulariei eta gainerako langileei PCR probak egiteko aprobetxatuko dute. Lehiaketa asteartean hasiko da berriro, hamargarren etaparekin: d'Oleron uhartea (Le Château-d'Oleron) eta Ré uhartearen (Saint-Martin-de-Ré) arteko 168,5 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, eta egun arriskutsua izan daiteke haizea agertuz gero.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa