Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
ATARIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Froomeren eta Dumoulinen hutsuneek hautagai askori zabaldu dizkiete aukerak, Geraint Thomasen egoera duda-mudan egonik, Suitzan izan zuen erorikoaren ostean.
Geraint Thomas, 2018ko ekitaldiko irabazlea
Min hartuta dauden Chris Froome britainiarra eta Tom Dumoulin herbeheretarra ez dira 2019ko Tourrean izango, eta horrek inoiz baino gehiago ireki du aurtengo edizioa irabazteko aukerak dituzten txirrindularien zerrenda.
Dena dela, larunbat honetan Bruselan abiatuko den 106. edizioak bi izen nagusi ditu gainerakoen gainetik, biak ere Ineos taldekoak: batetik, joan zen urteko irabazlea izan zen Geraint Thomas galestarra, eta, bestetik, Egan Bernal kolonbiarra.
Bernalek begi asko ditu bere gain, Suitzako Itzulia bereganatu eta gero. 22 urteko gazteak historia egin dezake Kolonbiarentzat, Frantziako lasterketa irabaziko lukeen herrialde horretako lehen txirrindularia bihurtuko bailitzateke.
Nolanahi ere, 1 zenbakia Thomasentzat izango, bera baita egungo txapelduna eta Froomeren lekukoa hartu zuena. Alabaina, Suitzako Itzulian izandako erorikoak zalantza ugari piztu ditu bere errendimenduaren inguruan.
Erlojupeko kilometro gutxi eta mendi ugari dituen lasterketak (bost etapa amaituko dira gainaldean) aproposa da igotzaileek euren aukerak balia ditzaten eta gainerakoak erne egon daitezen.
Lehendabizikoen artean, Movistarreko bi txirrindulari ageri dira: lehendabizikoa, beste kolonbiar bat, Nairo Quintana, bi aldiz bigarren eta beste behin hirugarren izandakoa eta, bigarrena, Mikel Landa arabarra.
Tourra irabazteko aukerak izan ditzakete Vincenzo Nibali italiarrak ere (34 urte). Bera da hiru handiak irabazi dituzten zazpietako bat, eta bere joera erasokorrak zeresana emango du ziurrenik.
Etxekoen aldetik, frantziarrek gauza handiak espero dituzte Romain Bardet eta Thibaut Pinot herrikideengandik. Batak zein besteak gertu izan beharko lituzkete podiumeko postuak. Postu haietatik hurbil egon nahiko du aurten Dauphinen Criteriumean garaile izan den Jakob Fuglsang daniarrak ere, baina baita Adam Yates britainiarrak, Rigoberto Uran kolonbiarrak, Ilnur Zakarin errusiarrak, Richie Porte australiarrak eta Dan Martin irlandarrak ere.
Azkenik, Enric Mas espainiarrarentzat debuta izango da. 2018ko Espainiako Itzulian bigarren egin zuen mallorkarrak. Deceunincken ez du taldearen babes handiegirik edukiko, baina bere xedea lehen hamarren artean sartzea izango da.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa