Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

20:24

Frantziako Tourra 2020

21. etapa

Geraint Thomas errege Parisen; azken etapa, Alexander Kristoffentzat

Agentziak | Erredakzioa

Tom Dumoulin eta Chris Froome podiumera igo dira Thomas galestarrarekin batera. Mikel Landaren Movistar izan da Tourreko talderik onena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Geraint Thomas britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 105. edizioa. Azken etapan, 116 kilometro egin dituzte Houilles eta Paris artean eta garaipena Alexander Kristoff norvegiarrak lortu du, esprint estu batean.

Kristoffen atzetik John Degenkolb alemaniarra eta Arnaud Demare frantziarra sartu dira helmugan. Irabazleak 2 ordu, 46 minutu eta 36 segundoko denbora egin du.

Geraint Thomas liderrak besoak jaso ditu helmugara sartzean, eta ondoan Chris Froome iazko irabazlea izan du. Froomek ezin izan du bere bosgarren Tourra irabazi.

Thomas eta Froomekin batera, Tom Dumoulin sailkapeneko bigarrena igo da Pariseko podiumera-

Gainontzeko sailkapenei dagokienez, Julian Alaphilippek irabazi du mendiko sailkapena, Peter Saganek erregularitatearena, Pierre Latourrek gazte onenarena, eta talderik onena Mikel Landaren Movistar izan da.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena