Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:14

Frantziako Tourra 2020

19. etapa

Roglic esloveniarrak erakustaldia eman du eta Thomasek erlojupeko batera du garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Landak zazpigarren egin du. Chris Froomek berriz, sailkapeneko hirugarren postua galdu du Roglicen mesedetan eta laugarren da orain.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Lotto Jumbo) esloveniarrak irabazi du Frantziako Tourreko 19. etapa, Lourdes eta Laruntze artean 200,5 kilometroko ibilbidea egin ostean. Geraint Thomasek maillot horiari eutsi dio.

Roglicek erakustaldia eman du Aubisqueko jaitsieran eta helmugara arteko ondorengo ibilbide lauan. Bera Bakarrik iritsi da helmugara, 5 ordu, 28 minutu eta 17 segundoko denbora eginda. Thomas eta Bardet 18 segundora sartu dira.

Mikel Landa zazpigarren postuan sartu da eta  seigarren da orain sailkapen nagusian.

Geraint Thomas britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Bi minutu eta 5 segundora Tom Dumoulin holandarra dago, eta bi minutu eta 24ra Roglic bera. Chris Froome laugarren da.

Larunbatean, 20. etapa jokatuko dute, 31 kilometroko erlojupekoa, Senpere eta Ezpeleta artean.

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 Zuzenean 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 Zuzenean 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena