Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
20. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Chris Froome hirugarren izango da azkenean, Primoz Roglic gaindituta. Euskal txirrindularirik onena Jonathan Castroviejo izan da.
Albisteak (3)
Tom Dumoulin holandarra izan da azkarrena Frantziako Tourreko 20. etapan, Senpere eta Ezpeleta artean jokatutako 31 kilometroko erlojupekoan. Geraint Thomasek Tourra irabaztea ziurtatu du, hirugarren eginda.
Dumoulinek 40 minutu eta 52 segundoko denbora egin du, Chris Froomek baino segundo bat gutxiago. Hirugarren Geraint Thomas izan da. Mikel Landak 14. egin du, 3:11 galduta.
Horrela, Pariseko podiumean Geraint Thomas, Tom Dumoulin eta Chris Froome egongo dira. Landak zazpigarren amaituko du Tourra, 7:31ra.
Igandean 21. eta azken etapa jokatuko dute, Houilles eta Paris artean 116 kilometroko ibilbidea eginda.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa