Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
ADIERAZPENAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariak 'gizalegez' jokatzea eskatu die zaleei.
Chris Froome asteazken honetan eman duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Chris Froome txirrindulari britainiarrak bosgarren Tourra lortzeko parada izango du larunbatetik aurrera, eta lasterketari ekin aurreko orduetan eman duen prentsaurrekoan, "baikorrak" izateko eta "txirrindulari guztiak hauspotzea" eskatu die zaleei.
"Frantzia oso gustuko dut eta Tourra munduko lasterketarik ederrena da", adierazi du Tourra lau aldiz irabazi duen kirolariak.
Froome aldarte positiboz agertu da, nahiz eta ugariak izan diren 2017ko Espainiako Itzuliarekin lotutako salbutamol auziaren ondorioz jaso dituen kritikak. Alabaina, Dopinaren Aurkako Nazioarteko Agentziak (AMA) eta Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) kargugabetu egin dute azkenerako.
Horren berri izan aurretik, baina, Froomek ezingo zuela lasterketan parte hartu iragarri zuten Tourraren antolatzaileek astelehenean. Erabaki hori, ordea, bertan behera geratu zen hurrengo egunean, AMAk eta UCIk ebazpena kaleratu zutenean.
Horregatik guztiagatik, Sky taldeko txirrindulariak "lasterketa era positiboan hauspotzea" eskatu die bere jarraitzaileei, eta beste taldeekin ere gauza bera egitea espero duela erantsi du.
"Chris Froomeren eta haren taldearen zaleak ez direnei honako hauxe esaten diet: beren gogoko taldearen elastikoa jantzi dezatela eta lasterketan gizalegez joka dezatela. Ez ekarri aldarte ezkorrik! Hori litzateke nire aholkua", adierazi du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa