15:00

Txirrindularitza

Salbutamola hartzegatik

Chris Froomek positibo eman du

Agentziak | eitb.eus

UCIk iragarri du Espainiako Vueltan egin zioten kontrolean positibo eman zuela.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Team Sky taldeko Chris Froome txirrindulariak positibo eman du, UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak gaur iragarri duen bezala. Prentsa ohar batean britaniarrari 2017ko Espainiako Vueltan egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zituztela adierazi dute.

Skyren erantzuna berehala heldu da, taldeak jakinarazi du gernuan agertutako salbutamol arrastoak asmaren aurka hartzearen ondorio izan direla.

Froomek lau aldiz irabazi du Frantziako Tourra eta aurten bere lehenengo Espainiako Vuelta erdietsi du eta inoiz ez du horrelako arazorik izan. Txirrindulariak Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunari informazioa emateko prest dagoela esan du.

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena