Txirrindularitza
Erabakia
EITB MEDIA
Lasterketako 102. ekitaldia uztailaren 25erako zegoen aurreikusita, baina, azkenean, ez dute egingo. Egun bakarreko probak kontuan izanik, munduko bigarren zaharrena da, soilik Flandriako Itzuliaren atzetik.
Jan Christenek irabazi zuen Ordiziako Klasikoa 2024an. Argazkia: EITB Media.
2025eko Ordiziako Klasikoa bertan behera utzi dute, aurrekonturik ezagatik, lasterketako antolatzaileek asteazkenean iragarri dutenez. Probako 102. ekitaldia uztailaren 25erako zegoen aurreikusita, baina, azkenean, ez dute egingo; egun bakarreko probak kontuan izanik, munduko bigarren zaharrena da, soilik Flandriako Itzuliaren atzetik.
Ohar bidez, lasterketako antolatzaileek adierazi dute erabakia hartu dutela "ezin delako bete maila honetako nazioarteko hitzordu bat antolatzeko beharrezkoa den aurrekontua". Arduradunek eskerrak esan dizkiete aurreko ekitaldietan proba babestu duten erakundeei, babesleei, bazkideei eta laguntzaileei.
Ordiziako Klasikoa 1922an jaio zen, eta soilik 1936an eta 1937an ez zuten jokatu, Gerra Zibilagatik. Palmaresean, besteak beste, txirrindulari handi hauek izan dira irabazle: Simon Yates (2022) Alejandro Valverde (2003), Laurent Jalabert (1999), Abraham Olano (1992), Marino Lejarreta (1981, 1988, 1989) eta Txomin Perurena (1971, 1972).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 22:15 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Women Winter Series finala: Helena-Arai vs Elaia-Olaia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa