11:54

Txirrindularitza

Berritzeak

Xabier Berasategik eta Mikel Bizkarrak kontratua berritu dute Euskaltel-Euskadirekin

EITB MEDIA

Batetik, Berasategik bi denboraldi luzatu du kontratua, 2025erako eta 2026erako, hain zuzen. Bestetik, Bizkarrak 2025era artekoa zuen, eta bat gehiago luzatu du.

  • Mikel Bizkarra eta Xabier Berasategik Euskaltel-Euskadirekin berritu dute

    Mikel Bizkarra eta Xabier Berasategik Euskaltel-Euskadirekin berritu dute

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadi taldeak Xabier Berasategiren (2000, Olaberria, Gipuzkoa) berritzea iragarri du hurrengo bi denboralditarako, 2025erako eta 2026rako, baita Mikel Bizkarrarena ere (1989, Mañaria, Bizkaia), 2026ra arte.

Berasategi 2023an iritsi zen Euskaltel-Euskadira, Laboral Kutxaren harrobiko multzoan lau urtez egon ostean. Gipuzkoarrak profesionaletan aurrera egiten jarraitu du; 2024an, zazpigarren Route Adelien eta bederatzigarren Grand Prix du Morbihanen. Halaber, taldeak aukera eman zion Espainiako Vueltan, eta birritan egon zen top 10ean. Azkenik, bederatzigarren izan zen Villablinon, eta hamargarren, Santanderren.

Olaberriako txirrindulariaren esanetan, "pozgarria da beste bi urtez jarraitzea, oso eroso sentitzen bainaiz etxeko taldean. Gainera, hazten jarraitzeko lekurik aproposena dela uste dut. Profesional izaten egindako lehgen bi urteen balorazioa positiboa da".

Bizkarrak, bestetik, 2025eko kontratua zuen indarrean, eta urtebete luzatu du. Beraz, zazpi denboraldi egingo ditu talde laranjan 2026an. Mañariarra Euskadi Fundazioan aritu zen hasieran, amateur gisa, 2010ean; ondoren, talde kontinentalean, 2011 eta 2013 artean. 2020an, Euskadi Fundaziora itzuli zen, gaur egunera arte. Aurten, bosgarren amaitu zuen Portugaleko Volta, eta 15. izan zen Esloveniako Tourrean eta Hungariako Tourrean.

Taldeak zabaldutako oharrean zehaztutakoaren arabera, "etxeko taldearekin bi urtez berritzea oso pozgarria" dela esan du mañariarrak. "Egia esan, urteak betetzen ari naiz, jada ez naiz profesionaletan hasi zen txirrindulari gazte hori, eta taldeak nigan konfiantza izatea asko eskertzen dut", gaineratu du.

Aste honetan, talde laranjak Ander Ganzabal eta Louis Sutton gazteen fitxaketen berri eman du. Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Iker Bonillo, Victor de la Parte, Xabier Isasa, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia dira, bestalde, Euskaltel-Euskadirekin datorren denboraldirako kontratua duten zazpi txirrindulariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena