Txirrindularitza
50 GARAIPEN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari belgikarra esprintean gailendu da azken etapan, Lorena Wiebes eta Marthe Truyen txirrindularien aurretik, eta 50. garaipena lortu du profesional gisa.
Lotte Kopecky, garaile Simac Ladies Tourrean. Argazkia: EFE
Lotte Kopecky belgikarrak (Team SD Worx) Simac Ladies Tourra bereganatu du igande honetan. Bigarrenez irabazi du, iazko ekitaldian ere bera gailendu baitzen. Sailkapen nagusiko saria, gainera, Arnhem hirian hasi eta bukatu den (145,8 km) seigarren eta azken etapa esprintean irabazi ostean iritsi zaio, eta horrek bere ibilbide profesionaleko 50. garaipena ekarri dio.
2023an eta 2024an errepideko iraupeneko munduko txapeldunak Lorena Wiebes herbeheretarra (Team SD Worx) eta Marthe Truyen belgikarra (Fenix-Deceuninck) gainditu ditu esprintean.
Horrenbestez, Kopeckyk (28 urte) 50 garaipen lortu ditu jada profesional gisa, horietako 16 denboraldi honetan bertan. Besteak beste, munduko txapeldun izan da bigarrenez errepidean, eta Europako txapeldun izan da erlojuaren kontra. Gainera, brontzea erdietsi zuen Parisko Olinpiar Jokoetako errepideko proban.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa