19:34

Txirrindularitza

Paris-Roubaix lasterketa

Lotte Kopeckyk irabazi du 2024ko Paris-Roubaix lasterketa, belodromoan izandako azken esprintean nagusituta

EITB MEDIA

SD Worx taldeko txirrindulari belgikarra, egungo munduko txapelduna, beste bost ziklistarekin batera iritsi da lasterketako azken metroetara, eta bera izan da azkarrena. Hala, maillot ortzadarra jantzita irabazi du "Iparraldeko Infernua".

  • Lotte Kopecky, artxiboko irudian, 2023ko Munduko Txapelketa irabazita. Argazkia: EFE.

    Lotte Kopecky, artxiboko irudian, 2023ko Munduko Txapelketa irabazita. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

SD Worx-Protime taldeko Lotte Kopecky txirrindulari belgikarrak 2024ko Paris-Roubaix lasterketa irabazi du larunbatean. Kopecky, egungo munduko txapelduna, beste bost ziklistarekin batera iritsi da lasterketako azken metroetara, eta bera izan da azkarrena. Hala, maillot ortzadarra jantzita irabazi du "Iparraldeko Infernua", alegia, Paris-Roubaix lasterketa, eta historian hori egin duen aurreneko emakumezko txirrindularia da.

28 urte ditu Kopeckyk, eta 2022an bigarren sailkatu zen Paris-Roubaix proban. Lidl-Trek taldeko Elisa Balsamo ziklista italiarra eta Pfeiffer Gioirgi britainiarra (dsm-firmenich PostNL) menderatu ditu esprintean, horiek sailkatu baitira bigarren eta hirugarren.

Larunbatean lortutakoa kontuan izanik, belgikarrak 39 garaipen ditu dagoeneko palmaresean. Paris-Roubaix lasterketaz gain, Kopeckyk bi aldiz irabazi du Flandriako Itzulia, eta beste bitan Strade Bianche lasterketa. 2023an, arestian esan bezala, errepideko Munduko Txapelketa ere irabazi zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena