13:33

Txirrindularitza

Euskaltel Euskadi

Iñaki Isasi txirrindulari ohia, Euskadi Fundazioko presidente berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arabar txirrindulari ohiak Aitor Galdos ordezkatuko du karguan. Galdosek Laboral Kutxa UCI emakumeen taldeko kirol zuzendari gisa jarraituko du lanean.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Isasi (Arespalditza, 1977) Euskadi Fundazioko presidente izendatu dute aho batez, patronatu berrituak lagunduta eta babestuta, fundazioaren gidaritza eta kudeaketa indartzeko barne prozesu baten ondoren. Arabar txirrindulari ohi Aitor Galdos ordezkatuko du karguan, Euskadi Fundazioak jakinarazi duenez.

Galdos bitarteko lehendakaria izan da azken urtean, eta Euskadi Fundazioak eskerrak eman dizkio izandako konpromisoagatik eta egindako lanagatik. Laboral Kutxa UCIren kirol arduraduna izaten jarraituko du aurrerantzean; Jorge Azanzak, ostera, bere gain hartu du Euskaltel-Euskadiren kirol ardura.

Euskadi Fundazioak nabarmendu du aldaketa horiekin guztiekin gidaritza egitura sendotu duela, "orainari eta geroari segurtasunez eta konfiantzaz aurre egiteko".

Andoni Madariaga izango da lehendakariordea, eta Iosu Badiola diruzaina. Horiez gain, Paulino Barrenechea, Enrique Guzman eta Juan Jose Trullos egongo dira taldean.

Isasiren hitzetan, "harro egoteko modukoa da Euskadi Fundazioko presidentea izatea, eta ohorea da Patronatuak konfiantza eman izana, 30 urte euskal txirrindularitza babesten daramatzan proiektu berezi honen baloreen ordezkari izateko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena