Txirrindularitza
Erretiroa hartuko du
EITB Media
Ormaiztegiko ziklistak 37 urte bete berri ditu, eta urriaren 20an jokatuko den Guanxiko Tourraren ostean erretiroa hartuko du.
Gorka Izagirre, Cofidis taldeko txirrindularia. argazkia: @TeamCOFIDIS
Albisteak (2)
Gorka Izagirrek profesional mailako txirrindularitza utziko du 2024 denboraldi amaieran. Ormaiztegiko (Gipuzkoa) ziklistak 37 urte bete ditu gaur, urriak 7, eta hilaren 15a eta 20a artean jokatuko den Guangxiko Tourrean lehiatu ostean erretiroa hartuko du.
Gorkak 16 urte eman ditu profesional mailan, beti World Tourreko taldeetan. Contentpolis-Ampon hasi zen, eta, ondoren, Euskaltel-Euskadi, Movistar, Bahrain, Astana eta Cofidis taldeetan aritu da.
2010ean Luxenburgoko Tourra irabazi zuen, baita Ordiziako Klasikoa ere. Ormaiztegikoa 2012an eta 2014an ere izan zen garaile Ordizian. 2017an Udaberri Klasikoa eta Italiako Giroko etapa garaipen bat bereganatu zituen; 2018an Espainiako txapelduna izan zen errepideko proban, 2019an Proventzako Tourra irabazi zuen eta 2020an Triptiko Lonbardo Handian nagusi izan zen.
Hala, bada, 37 urterekin erretiroa hartzeko ordua heldu zaiola erabaki du Gorka Izagirrek.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa