15:01

Txirrindularitza

2024ko Emakumezkoen Vuelta

Emakumezkoen Vueltak zortzi etapa izango ditu, eta apirilaren 28a eta maiatzaren 5a bitartean jokatuko da

EITB Media

Valentziatik abiatuko da, eta Madrilen amaitu. Zortzi etapa izango ditu, eta Bizkaia-Durango eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa dira bertan parte hartuko duten 23 taldeetako bi.

  • Escartin, Ruano eta Mazon

    Escartin, Ruano eta Mazon, 2024ko Espainiako Vueltaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumezkoen 2024ko Espainiako Vuelta apirilaren 28a eta maiatzaren 5a bitartean jokatuko da. Ostiral honetan, martxoaren 8an, aurkeztu dute, Valentzian. Izan ere, Valentzian hasi, eta Madrilen amaituko da aurtengo edizioa. 

2024ko Vueltak zortzi etapa izango ditu guztira, orain arte egin den edizio luzeena izango da, eta hogeita hiru talde arituko dira bertan; Bizkaia-Durango eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa tartean.

Lehen etapa 16 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da, eta Valentzian hasi eta amaituko da. Bigarrena, 118,8 kilometrokoa, Bunyol eta Moncofa artean egingo da, eta ibilbide gorabeheratsua izango du. Haizearen eragina erabakigarria izan daiteke Oronet mendatean. Hirugarren etapak 130,8 kilometro izango ditu, eta Llucenan hasi eta Teruelen amaituko da.

Laugarren etapak 139,6 kilometro egingo ditu Molina de Aragon eta Zaragoza artean. Bosgarren etapak 113,9 kilometroko ibilbidea izango du, Huescan hasi eta Jakan amaituta; mendiko lehen etapa izango da. Seigarren etapa Tarazonan (Zaragoza) abiatu eta Laguna Negran (Soria) bukatuko da, eta ibilbide laua izango du. Zazpigarrena, 129,5 kilometrokoa, San Esteban de Gormaz (Soria) eta Sigüenza (Guadalajara) artean jokatuko da. Eta azkena, zortzigarrena, Madrilen jokatuko da, Telefonicaren Distritutik abiatu, eta Valdesquin bukatuko baita; 89,5 kilometroko ibilbide menditsua edukiko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena