16:24

Txirrindularitza

Paris-Niza (7. etapa)

Vlasovek irabazi du Paris-Nizako zazpigarren etapa, eta McNultyk lidertzari eutsi dio

EITB Media

Aleksandr Vlasovek bereganatu du garaipena zazpigarren etapan. Errusiarrak erasoa jo du helmugarako 4,2 kilometro falta zirenean, eta inork ezin izan du haren erritmoa jarraitu. Brandon McNultyk lidertzari eusti dio, baina Matteo Jorgenson lau segudora du orain.

  • Aleksandr Vlasov

    Aleksandr Vlasov, zazpigarren etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aleksandr Vlasovek (BORA-hansgrohe) irabazi du Paris-Nizako zazpigarren etapa, larunbat honetan, martxoaren 9an. Brandon McNultyk (UAE Team Emirates) lidertzari eutsi dio, sufrituta izan bada ere, eta lau segundora du bigarrena, Matteo Jorgenson (Visma-Lease a Bike).

Antolatzaileek martxoaren 7an iragarri zuten zazpigarren etapako ibilbidea laburtu egingo zutela, eguraldi txarragatik. Hasieran, Niza eta Auron arteko 173 kilometroko ibilbidea zegoen aurreikusita; azkenean, ordea, 104 kilometroko ibilbidea izan du, Nizan hasi eta La Madone d'Utelle mendatean amaituta.

Hasieratik egon dira ihesaldi saiakerak. Ben Thomas (Cofidis), Johan Jacobs (Movistar) eta Martijn Tusveld (dsm-firmenich PostNL) izan dira tropelarekiko abantaila hartu duten lehen txirrindulariak. Atzean beste hirukote bat sortu da, aurrekoak harrapatzeko helburuarekin: Brent van Moer (Lotto Dstny), Gijs Leemreize (dsm-firmenich PostNL) eta Sandy Dujrdin (TotalEnergies) saiatu dira lasterketa buruarekin bat egiten. Gero, Tusveldek arazo mekanikoa izan du, eta Thomas eta Jacobs geratu dira lasterketaren buruan. Gainera, tropelak harrapatu egin du lasterketa buruarekin bat egin nahian ibili den hirukotea.

Hala ere, tropelak ez die abantaila handiegia hartzen utzi Jacobsi eta Thomasi, eta iheslarien abentura helmugarako 14,2 kilometro falta zirenean amaitu da. Jacobs izan da tropelak harrapatu duen azken txirrindularia.

Etapa garaipena La Madone d'Utelle mendateko igoeran erabaki da. Vlasovek erasoa jo du helmugarako 4,2 kilometro falta zirenean, eta inork ezin izan dio haren erritmoari jarraitu. Horrela, bada, errusiarrak garaipena bereganatu du.

Paris-Niza irabazteko faboritoen arteko lehian, Remco Evenepoelek (Soudal-Quick Step) piztu du sua, amaierarako lau kilometro falta zirenean, baina ezin izan ditu aurkariak atzean utzi. Belgikarrak beste saiakera bat egin du helmugatik bi kilometrora; Primoz Roglicek (BORA-hansgrohe), Santiago Buitragok (Bahrain Victorious) eta Jorgensonek ondo eutsi diote. Hori bai, Evenepoelen bigarren erasoak moztuta utzi ditu Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) eta McNulty. Danimarkarrak aurreko laukotearekin bat egitea lortu du, baina liderra atzean geratu da. Hala ere, faboritoen artean ez dira ondo konpondu; ondorioz, McNultyk uste baino denbora gutxiago galdu du, eta sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio. Evenepoel izan da bigarren, Roglic hirugarren, Skjelmose laugarren eta Jorgenson bosgarren, zortzi segundora helmugaratuta. Buitrago izan da seigarren, 13 segundora, eta McNulty zazpigarren, 27ra.

Horrenbestez, McNulty da sailkapen nagusiko liderra, Jorgenson dago bigarren lau segundora, Skjelmose hirugarren 35era, Evenepoel laugarren 36ra, Luke Plapp bosgarren 47ra eta Roglic seigarren minutu bat eta 21 segundora.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Pello Bilbao (Bahrain Victorious) 24. postuan dago, 15 minutu eta 42 segundora, eta Ion Izagirre (Cofidis) 30. dago, 22 minutu eta 46 segundora.

7. etapako sailkapena:

1 - VLASOV Aleksandr (BORA) 2:44:03

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:08

3 - ROGLIC Primož (BORA) d. b.

4 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.

5 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.

6 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:13

7 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:27

8 - KELDERMAN Wilco (Visma) +0:31

9 - PARET-PEINTRE Aurelien (Decathlon) +0:36

10 - PLAPP Luke (Jayco) +0:40

Sailkapen nagusia:

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 25:00:28

2 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:04

3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:35

4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:36

5 - PLAPP Luke (Jayco) +0:47

6 - ROGLIC Primož (BORA) +1:21

7 - BERNAL Egan (INEOS) +1:42

8 - KELDERMAN Wilco (Visma) +1:43

9 - PARET-PEINTRE Aurelien (Decathlon) +1:53

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) +2:05

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena