17:18

Txirrindularitza

Almeriako Klasikoa (2 edizioa)

Stephens, nagusi Almeriako Klasikoan

EITB Media

Lauren Stephens estatubatuarrak irabazi du 2024ko Almeriako Klasikoa, azken metroetara ihes eginda iritsita Yuliia Biriukovarekin batera, eta esprintean ukrainarra mendean hartuta. Usoa Ostolaza 13. izan da.

  • Lauren Stephens

    Lauren Stephens. Argazkia: @Clasica_Almeria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lauren Stephensek (Cinisca Cycling) irabazi du 2024ko Almeriako Klasikoa, igande honetan, otsailaren 25ean, Puebla de Vicarren hasi eta amaiatutako 102 kilometroko ibilbidean onena izanda.

Estatubatuarra ihes eginda heldu da azken metroetara Yuliii Biriukovarekin (Human Powered Health) batera, eta esprintean Stephens gailendu da. Biriukova bigarren izan da, eta Linda Zanetti (Human Powered Health) haren taldekideak bereganatu du hirugarren postua, zortzi txirrindulariko taldearen buruan helmuga gurutzatuta.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Laura Tomasi eta Catalina Anais Soto bosgarren eta seigarren izan dira hurrenez hurren. Euskal txirrindulari onena Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) izan da, helmuga 13. postuan gurutzatua irabazlearekiko 16 segundora, Eri Yonamine taldekidearen atzetik.

Sailkapena:

1 - STEPHENS Lauren (Cynisca) 3:03:04

2 - BIRIUKOVA Yuliia (Human) d. b.

3 - ZANETTI Linda (Human) +0:09

4 - FIDANZA Arianna (CERATIZIT) d. b.

5 - TOMASI Laura (Laboral Kutxa) d. b.

6 - SOTO Catalina Anais (Laboral Kutxa) d. b.

7 - CHRISTIE Henrietta (Human) d. b.

8 - MANGAN Fiona (Cynisca) d. b.

9 - RAAIJMAKERS Marit (Human) d. b.

10 - VARGAS Carolina (Eneicat) d. b.
----------------------------------------------

13 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +0:16

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena