15:13

Txirrindularitza

UAE Tour

Merlierrek bere hirugarren etapa garaipena lortu du, UAE Tourreko aurtengo edizioan

Agentziak | EITB MEDIA

Soudal Quick Step taldeko belgikarra esprintean gailendu da. Sailkapen nagusian, Jay Vine australiarrak lider jarraitzen du eta Pello Bilbao bosgarren da, 22 segundora.

  • Tim Merlier

    Tim Merlier. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tim Merlier belgikarrak (Soudal Quick Step) edizio honetako bere hirugarren etapa garaipena lortu du, seigarren etapa esprintean bereganatuta. Guztira, txirrindulariek 238 kilometroko ibilbidea egin dute Louvre Museoaren eta Abu Dabiren artean. Sailkapen nagusian, Jay Vine australiarrak lidergoari eutsi dio.

Ostiralean, Olav Kooij herbeheretarrak (Visma Lease a Bike) kendu zion etapa garaipena, baina gaur, aldiz, helburua lortu du bere hirugarren etapa garaipena lortzeko. Belgikarra jaun eta jabe izan da berriro azken metroetan, aurkariei aukerarik eman gabe.

Fernando Gaviria (Movistar) eta Juan Molano (UAE) kolonbiarrak etapa garaipena lortzeko lehian sartu dira, baina ez dute aukerarik izan eta zortzigarren eta bederatzigarren helmugaratu dira.

Jay Vine australiarrak sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du. 10 segundo aldea du Ben O'Connor herrikidearekin (Decathlon AG2R), segundokoa Brandon McNulty estatubatuarrarekin (UAE) eta Ilan van Wildeer (Soudal Quick Step) belgikarrarekin, eta 22koa Pello Bilbaorekin. Bizkaitarra bosgarren da sailkapen nagusian.

Igandean zazpigarren eta azken etapa jokatuko dute , 161 kilometrokoa, Al Ain eta Jebel Haffeteko igoera artean.

Etapa:

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:02:14

2 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) d. b.

3 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

4 - FRETIN Milan (Cofidis) d. b.

5 - SYRITSA Gleb (Astana) d. b.

6 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

7 - VAN DE PAAR Jarne (Lotto) d. b.

8 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

9 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

10 - CONSONNI Simone (Lidl) d. b.

 

Sailkapen nagusia:

1 - VINE Jay (UAE) 18:52:23

2 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 0:11

3 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:13

4 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + 0:21

5 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:22

6 - POOLE Max (Team dsm) + 0:31

7 - FOSS Tobias (INEOS) + 0:33

8 - CARR Simon (EF Education) + 0:36

9 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) + 0:37

10 - BJERG Mikkel (UAE) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena