14:38

Txirrindularitza

UAE Tour (5. etapa)

Kooijek irabazi du UAE Tourreko bosgarren etapa esprintean, eta Vinek lidertzari eutsi dio

EITB Media

Olav Kooijek garaipena bereganatu du bosgarren etapan, esprintean onena izanda. Bestalde, Jay Vine da sailkapen nagusiko liderra. Pello Bilbao bosgarren da, Vinerekiko 22 segundora.

  • Olav Kooij

    Olav Kooijen artxiboko irudia, Paris-Nizako etapa bat irabazi ostean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olav Kooijek (Visma-Lease a Bike) irabazi du UAE Tourreko bosgarren etapa, ostiral honetan, otsailaren 23an, eta Jay Vinek (UAE Emirates) sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio.

Esprintean erabaki da etapa irabazlea. Azken metroetan Kooij herbeheretarra izan da onena, besteak beste, Tim Merlier (Soudal-Quick Step) eta Sam Welsford (BORA-hansgrohe), bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, gaindituta.

Bosgarren etaparen ostean, Jay Vine da sailkapen nagusiko liderra. Australiarrak 11 segundo ateratzen dizkio Ben O'Connor (Decathlon AG2R La Mondiale) bigarrenari eta 13 Brandon McNulty (UAE Emirates) hirugarrenari. Pello Bilbao euskal txirrindularia bosgarren postuan da, liderrarekiko 22 segundora.

5. etapako sailkapena:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 4:08:38

2 - MERLIER Tim (Soudal) d. b.

3 - WELSFORD Sam (BORA) d. b.

4 - CONSONNI Simone (Lidl) d. b.

5 - FRETIN Milan (Cofidis) d. b.

6 - BAUHAUS Phil Bahrain) d. b.

7 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

8 - VAN DIJKE Tim (Visma) d. b.

9 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

10 - JAKOBSEN Fabio (DSM) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VINE Jay (UAE) 15:50:09

2 - O'CONNOR Ben (Decathlon) +0:11

3 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:13

4 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:21

5 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:22

6 - POOLE Max (DSM) +0:31

7 - FOSS Tobias (INEOS) +0:33

8 - CARR Simon (EF E) +0:36

9 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) +0:37

10 - BJERG Mikkel (UAE) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 Zuzenean 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena