Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia
O. Z. A. | AGENTZIAK
Lotto Dstnyko txirrindularia gailendu da Andaluziako Itzuliko 70. edizioko etapa bakarrean. Txirrindulariek 5 kilometroko erlojupekoa baino ez dute burutu.
Maxim Van Gils belgikarra Analuziako Itzuliako proba bakarraren irabazle. ARGAZKIA: EFE
Maxim Van Gilsek irabazi du ezohiko Andaluziako Itzuliko etapa bakarra, 8 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dituzte gainerako etapak, Guardia Zibilaren agente faltaren eraginez txirrindularien segurtasuna ezin zelako bermatu. Alcaudeteko (Jaen) 5 kilometroko erlojupekoa baino ez da lehiatu, eta gainerako lau probak bertan behera geratu dira nekazarien protesten ondorioz.
UAE Team Emirates taldeko Juan Ayusok eta Team Bahrain Victorious taldeko Antonio Tiberik osatu dute podiuma.
Larunbateko eta igandeko etapak ere bertan behera geratu dira, aurreko asteazken eta ostegunetarako aurreikusita zeuden etapak bezala.
Erlojupeko etaparen sailkapena:
1 - VAN GILS Maxim (Lotto) 08:17
2 - AYUSO Juan (UAE) + 10"
3 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
4 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 13"
5 - WELLENS Tim (UAE) + 14"
6 - MONIQUET Sylvain (Lotto) d. b.
7 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) + 16"
8 - BUDAIN Alex (Decathlon AG2R) + 21"
9 - SOLER Marc (UAE) + 23"
10 - SERRANO Gonzalo (Movistar) + 24"
------------------------------------------------
Sailkapen nagusia:
1 - VAN GILS Maxim (Lotto) 08:17
2 - AYUSO Juan (UAE) + 10"
3 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
4 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 13"
5 - WELLENS Tim (UAE) + 14"
6 - MONIQUET Sylvain (Lotto) d. b.
7 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) + 16"
8 - BUDAIN Alex (Decathlon AG2R) + 21"
9 - SOLER Marc (UAE) + 23"
10 - SERRANO Gonzalo (Movistar) + 24"
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa