15:28

Txirrindularitza

ANDALUZIAKO ITZULIA

Andaluziako Itzuliko asteburuko bi etapak bertan behera geratu dira, segurtasun faltagatik

AGENTZIAK | EITB Media

Probaren segurtasuna bermatzeko guardia zibil nahikorik ez dagoela argudiatuta, hasierako bi etapak ere utzi behar izan zituzten bertan behera. Horrenbestez, ostiral honetako erlojupekoa soilik lehiatuko dute txirrindulariek aurtengo edizioan.

  • Andaluziako Itzuliko antolatzaileak guardia zibilekin hizketan. Argazkia: Andaluziako Itzulia

    Andaluziako Itzuliko antolatzaileak guardia zibilekin hizketan. Argazkia: Andaluziako Itzulia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andaluziako Itzuliko antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dituzte larunbateko eta igandeko etapak, probaren segurtasuna bermatzeko modurik ez dagoelako.

"Hamaika ahalegin egin ostean, eta baimen guztiak dauzkagun arren, agintariek ezin izan dute bermatu proba aurrera eramateko behar den segurtasun langileen kopurua", aipatzen dute oharrean.

Horrela, aurtengo edizioan ostiral honetako erlojupekoa soilik lehiatuko dute txirrindulariek; izan ere, lehendabiziko bi etapak ere bertan behera geratu ziren, "guardia zibilei nekazariak eta abeltzainak egunotan egiten ari diren manifestazioetara joateko agindu zietelako".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena