23:28

Txirrindularitza

Txekiar Errepublikan

Van der Poelek ziklo-kroseko bere seigarren munduko txapela jantzi du

Agentziak | EITB MEDIA

Herbeheretarra errepideko egungo munduko txapelduna da eta aurreikuspenak bete ditu. 37 segundoko aldea atera dio Joris Nieuwenhuis herrikideari eta minutu luze Michael Vanthoren belgikarrari.

  • Mathieu van der Poel, podiumean

    Mathieu van der Poel, podiumean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mathieu van der Poelek bere ibilbideko seigarren munduko txapelketa irabazi du ziklo-krosean, Txekiar Errepublikako Tabor udalerrian egindako lasterketan. Joris Nieuwenhuis herbeheretarra bigarren izan da, eta Michael Vanthourenhout belgikarra, aldiz, hirugarren.

Aurretik, 2015ean, 2019an, 2020an, 2021ean eta 2023an irabazi zuen munduko txapelketa Van der Poelek. Garaipen bakarrera du Erik De Vlaeminck, belgikarra zazpi aldiz izan baitzen munduko txapeldun: 1966, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972 eta 1973. urteetan.

Van der Poel errepideko egungo munduko txapeldunak aurreikuspenak bete ditu eta arrazoia eman die faborito ematen zutenei. Izan ere,  bere aurkari handienak, Wout van Aert belgikarra eta Tom Pidcock britainiarra, ez dira Txekiar Errepublikako lasterketan egon.  

Herbeheretarra nagusi izan da hasieratik. Lehen kilometroetan lasterketaren buruan jarri da, bera bakarrik, eta aurkariekiko aldea ondo kudeatu du garaipena arazo handirik gabe lortzeko.

Helmugan, 37 segundoko aldea atera dio Joris Nieuwenhuisi, eta minutu luze Michael Vanthourenhouti.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena