Txirrindularitza
Fitxaketa
EITB MEDIA
Arabarra ziklista garrantzitsua izango da taldeari hazten laguntzeko. Azken sei denboraldiak Movistar Teamen egin ditu, horietatik lau WordTour mailan.
Lourdes Oyarbide. Argazkia: Laboral Kutxa
Lourdes Oyarbidek (1994, Egino, Araba) Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa indartuko du 2024. denboraldian. Txirrindulari arabarra WorldTour mailan lehiatzetik dator, eta fitxaketa honekin taldeak 17 txirrindulariz osatutako multzoa biribildu du; horietako sei euskal txirrindulariak dira.
Oyarbide heldutasun betean iritsi da, esperientzia emateko asmoz, eta nazioarteko egutegiko lasterketa onenetan aukerak bilatzeko gogoz. Movistar Team taldean sei denboraldi egin ondoren, azken laurak WorldTour mailan eta aurreko bostak Bizkaia-Durangon, funtsezkoa izango da taldearen hazkunderako.
"Oso pozik nago Laboral Kutxarekin fitxaketa iragartzeagatik. Hain asmo handiko euskal proiektu batean parte hartzeak ilusio berezia egiten dit. Bereziki motibatuta nator talde osoa hazteko nahiaz gain, lanaren dinamika eta idea argiak atsegin ditudalako", adierazi du arabarrak.
¿¿ Lourdes Oyarbidek denboraldi baterako sinatu du eta datorren urteko taldea biribildu du.
— LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) October 23, 2023
¿¿ "Hain asmo handiko euskal proiektu batean parte hartzeak ilusio berezia egiten dit".
¿¿ Albistea eta adierazpenak: https://t.co/Fi5oNp8toY pic.twitter.com/GQp7v92nyf
Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduradunak Oyarbideren esperientzia nabarmendu du: "Eskarmentu handiko txirrindularia da, lasaitasuna ematen duena eta lehiatzen dakiena, etxeko beste txirrindulari bat izanik, gainera".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa