21:17

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Kuss Vuelta irabaztetik pauso bakarrera dago eta Poelsek irabazi du azken-aurreko etapa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Poelsek irabazi du Guadarramako esprintean, denboraldiko bigarren garaipen handia lortuz. Urrundik jo du erasoa eta zentimetro gutxigatik harrapatu du Evenepoel, laugarren etaparen bila zebilena.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wout Poels (Bahrain Victorious) nederlandarrak Remco Evenepoelen pokerra saihestu du, belgikarrari Espainiako Vueltako 20. etapari amaiera eman dion esprinta irabazita. Manzanares el Real eta Guadarrama artean jokatu da 207,8 kilometroko etapa hori, eta Sepp Kuss (Jumbo Visma) lasterketako irabazle birtual bilakatu da.

Poelsek irabazi du Guadarramako esprintean, denboraldiko bigarren garaipen handia lortuz. Urrundik jo du erasoa eta zentimetro gutxigatik harrapatu du Evenepoel, laugarren etaparen bila zebilena.

Herbehereetako txirrindulari beteranoak 4:59:29ko denborarekin altxa ditu besoak, Remco eta Pelayo Sanchez (Burgos BH) asturiarraren denbora berarekin.

Faboritoak, erasorik gabe, 10:21 minutura iritsi dira helmugara, Juan Ayuso buru zutela. Besarkatuta, sailkapen nagusiko lehen hirurak, Jumboko hirukote magikoa sartu da: Sepp Kuss, Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic.

Robledondoko gaina jaitsi ondoren, Soudal Quick-Step taldeak "etapa operazioa" aktibatu du. 50 kilometro falta ziren Guadarramako helmugarako eta Belgikako taldeak gehiengo osoa zuen ihesaldian. Vervaekek, Kattaneok eta Knoxek erritmoa ezarri du.

Garaipena aurrean zegoen, tropelean lasaitasuna nagusi zen bitartean, 9 minutura.

Baina ez da Soudal izan lehen harria jaurti duena; Bahrain izan da Wout Poelsekin, San Lorenzo de El Escorialeko kale harriztatuetan eraso indartsu batekin. Holandarrak Evenepoel, Van Eetvelt, Soler eta Pelayo Sanchez eraman ditu gurpilean.

Bihurgune baten faltan, Poelsek metro batzuk irabazi ditu eta gauzak zail jarri dizkio Evenepoeli. Eztia ezpainetan zuela geratu da.

Igande honetan amaituko da Vuelta, Zarzuela Hipodromoaren eta Madrilen arteko 21. etaparekin.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - POELS Wout (Bahrain) 4:59:29

2 - EVENEPOEL Remco (Quick Step) d. b.

3 - ÁNCHEZ Pelayo (Burgos) d. b.

4 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.

5 - SOLER Marc (UAE) +0:04

6 - COSTA Rui (Intermarché) +0:26

7 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.

8 - KÄMNA Lennard (BORA) d. b.

9 - BARDET Romain (DSM) d. b.

10 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d. b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - KUSS Sepp (Jumbo) 74:23:42

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:17

3 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +1:08

4 - AYUSO Juan (UAE) +3:44

5 - LANDA Mikel (Bahrain) +4:03

6 - MAS Enric (Movistar) +4:14

7 - VLASOV Aleksandr (BORA) +8:19

8 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +8:26

9 - ALMEIDA Joao (UAE) +10:08

10 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +12:04

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena