20:30

Txirrindularitza

Erretiroa hartu du

Annemiek van Vleuten handiak erretiroa hartu du, 40 urte dituela, palmares ikaragarria lortuta

EITB MEDIA

Herbeheretarrak 16 denboraldi eman ditu profesional mailan; Frantziako Tourra behin irabazi du, lau aldiz Italiako Giroa, hiru aldiz Espainiako Vuelta, bi aldiz errepideko Munduko Txapelketa, beste bi aldiz erlojupeko Munduko Txapelketa, eta Olinpiar Jokoetako urrezko domina erlojupekoan.

  • Annemiek van Vleuten, 2022ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.

    Annemiek van Vleuten, 2022ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Annemiek van Vleuten, historiako txirrindularirik onenetakoa, onena ez bada, igandean, irailaren 10ean, lehiatu zen azkenengoz lasterketa batean profesional gisa, erretiroa hartu aurretik. 40 urteko ziklista herbeheretarrak (urriaren 8an beteko ditu 41), palmares ikaragarria du; izan ere, nazioarte mailan osperik handiena duten lasterketa guztiak irabazi ditu, eta guztira 104 garaipen erdietsi ditu.

Annemiek van Vleuten Vleuten udalerrian jaio zen, 1982an, Herbehereetan, eta 2007an hasi zen lehiatzen profesional gisa, 24 urte zituela. Bere kirol ibilbidean, talde hauetan ibili da: Vrienden van het Platteland, DSB Bank, Nederland bloeit, Rabobank, Bigla, Orica, Mitchelton eta (2021etik) Movistar. 2010eko apirilaren 11n gailendu zen aurreneko aldiz profesionaletan lasterketa batean, Novilon Eurocup Ronde van Drenthen, eta ordutik, ondorengo 12 urteetan, hainbat eta hainbat lasterketatan nagusitu da. Marianne Vos eta Anna van der Breggen herbeheretarrekin, Jeannie Longo frantziarrarekin eta Judith Arndt alemaniarrarekin batera, Van Vleuten maila gorenean ageri da bere palmaresari esker.

Van Vleutenek 2022ko Frantziako Tourra irabazi zuen, baita 2018ko, 2019ko, 2022ko eta 2023ko Italiako Giroa eta 2021eko, 2022ko eta 2023ko Espainiako Vuelta ere. Flandriako Itzulia eta Lieja-Bastogne-Lieja bi aldiz eskuratu ditu, gainera. Bere herrialdeko selekzioarekin, bi aldiz irabazi du errepideko Munduko Txapelketa, 2019an eta 2022an, eta beste bi alditan erlojupeko Munduko Txapelketa, 2017an eta 2018an. Horrez gain, Tokion, 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina erdietsi zuen, erlojupeko proban. Guztira, bi domina irabazi ditu Olinpiar Jokoetan (bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa), eta bederatzi domina Munduko Txapelketetan (urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bi), errepidean eta erlojupekoan lortutakoak batuta. Pistan, halaber, zilarrezko bat du.

Simac Ladier Tour lasterketan lehiatu da azkenengoz Van Vleuten, eta Arnhem hirian (Herbehereak) zeharkatu du azken helmuga. Maila bikaina eman du bere azken urtean ere, egutegiko lasterketarik nabarmenetako batzuk poltsikoratuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena