Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:08

Italiako Giroa

Giro Donne

Van Vleuten, 2023ko Giro Donneko txapelduna

EITB Media

Annemiek van Vleuten herbeheretarrak irabazi du Giro Donne lasterketa. Hala, Movistar taldeko txirrindulariak laugarrenez bereganatu du Italiako lasterketa handia. Labous izan da bigarren sailkapen nagusian eta Realini hirugarren. Bederatzigarren eta azken etapan Consonni nagusitu da.

  • Annemiek van Vleuten

    Annemiek van Vleuten, 2023ko Giro Donneko irabazlea. Argazkia: @Movistar_Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Annemiek van Vleutenek (Movistar) irabazi du 2023ko Giro Donne lasterketa, igande honetan, uztailaren 9an. Ondorioz, laugarrenez bereganatu du garaipena Italiako itzuli handian bere kirol ibilbide profesionalean.

Van Vleuten onena izan da 2023ko edizioan, hiru etapa irabazi eta maglia arrosa zortzi jardunalditan eramanda. Movistar taldeko txirrindulariak 3 minutu eta 56 segundo atera dizkio Giroa sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu duen Juliette Labousi (DSM-firmenich) eta 4 minutu eta 23 segundo hirugarren izan den Gaia Realiniri (Lidl-Trek). Bestalde, Ane Santesteban (Jayco AlUla) euska txirrindularia hamargarren izan da

Azken etapa, aldiz, esprintean erabaki da. Esprinterren arteko lehian Chiara Consonni (UAE Team-ADQ) nagusitu da, Marianne Vos (Jumbo Visma) izan da bigarren eta Ally Wallaston (AG Insurance - Soudal Quick-Step) hirugarren.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 24:26:25

2 - LABOUS Juliette (DSM) +3:56

3 - REALINI Gaia (Lidl) +4:23

4 - EWERS Veronica (EF Education) +5:34

5 - MAGNALDI Erica (UAE) d. b.

6 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +6:16

7 - GARCIA Mavi (Liv Racing) +6:25

8 - PERSICO Silvia (UAE) +6:59

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Workx) +7:28

10 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +9:12

9. etapako sailkapena:

1 - CONSONNI Chiara (UAE) 3:19:33

2 - VOS Marianne (Jumbo) d. b.

3 - WOLLASTON Ally (AG Insurance) d. b.

4 - DYGERT Chloe (Canyon) d. b.

5 - JASTRAB Megan (DSM) d. b.

6 - BARBIERI Rachele (Liv Racing) d. b.

7 - ANDERSEN Susanne (Uno-X) d. b.

8 - PATERNOSTER Letizia (Jayco) d. b.

9 - VERHULST Gladys (FDJ) d. b.

10 -ZANARDI Silvia (BePink) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 Zuzenean 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena