18:14

Txirrindularitza

ESPAINIAKO VUELTA (13. ETAPA)

Vingegaard nagusitu da Tourmaleteko tontorrean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Haren atzetik helmugaratu dira Kuss estatubatuarra, bigarren, eta Roglic esloveniarra, hirugarren. Mikel Landa Vingegaardekin lehiatu da etapa bereganatzeko, baina azkenean atzean geratu da Tourmaleteko igoeran.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) danimarkarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa, Formigal eta Tourmalet artean egin dena (134,7 km). Bestalde, Sepp Kuss estatubatuarrak lidergoari eutsi dio.

Jumbok erakustaldia eman du eta Vingegaarden garaipenarekin koroatu du, 3:51:10eko denborarekin, Sepp Kuss taldekidea 29 segundora iritsi delarik eta Primoz Roglic 32 segundora.

Sailkapen nagusian Kuss maillot gorriarekin mantendu da, orain Roglic 1:37 minutura eta Vingegaard 1: 44ra. Mikel Landa zazpigarren postura igo da, liderrarengandik 4:12ra.

Aubisquek (Maila berezia, 16,5 km % 7,1ean), eguneko lehen mendate mitikoak, Vueltako lehen ondorioak eragin ditu. Remco Evenepoelek neke goiztiar bati ekin dio maldan behera. Jumbok erritmoa bizitu du Belgikako txapeldunarekin amaitzeko.

Gailurretik Storer australiarra pasa da buruan, Cristian Rodriguez, Andreas Kron eta Kenny Elissonderekin ihesaldia eraginez. 17 segundora liderraren taldea gurutzatu du, Kuss, Roglic, Vingegaard, Juan Ayuso eta Solerrekin. Almeida ere atzeratuta joan da, baina ez Evenepoel bezala, 1:10ko aldea baitzeukan aurkari zuzenekiko.

Larunbat honetan hamalaugarren etapa lehiatuko da Sauveterre-De-Bearn eta Larra-Belagua artean, 156,2 kilometrokoa.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 3:51:10

2 - KUSS Sepp (Jumbo) +0:30

3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:33

4 - AYUSO Juan (UAE) +0:38

5 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) d. b.

6 - MAS Enric (Movistar) +0:40

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +1:15

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) +2:12

9 - CRAS Steff (TotalEnergies) +2:32

10 - SOLER Marc (UAE) d. b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - KUSS Sepp (Jumbo) 46:42:54

2 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +1:37

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:44

4 - AYUSO Juan (UAE) +2:37

5 - MAS Enric (Movistar) +3:06

6 - SOLER Marc (UAE) +3:10

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +4:12

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) +5:02

9 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +5:30

10 - ALMEIDA Joao (UAE) +8:39

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena