10:53

Txirrindularitza

Larunbata, irailak 9

Espainiako Vueltako 14. etaparen profila eta ibilbidea: Salbaterra Bearno-Larra-Belagua (156,2 km)

EITB MEDIA

Etapako zati bat Euskal Herrian jokatuko dute. Pentsatzeko modukoa da egun oso garrantzitsua oso izango dela sailkapen nagusiari begira, kontuan izanik ibilbidea oso gogorra dela; izan ere, txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte, horietako bi maila berezikoak.

  • Espainiako Vueltaren 14. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

    Espainiako Vueltaren 14. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Espainiako Vueltako hamalaugarren etapa irailaren 9n jokatuko dute, larunbatean, Salbaterra Bearnon izango du irteera eta Larra-Belaguan amaituko da. 156,2 kilometroko ibilbidea izango du, zati bat Euskal Herrian jokatuko dute, eta pentsatzeko modukoa da oso garrantzitsua izango dela sailkapen nagusiari begira; izan ere, txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte, horietako bi maila berezikoak, eta azken kilometroak 1. mailako mendate batean egingo dituzte, Belaguan hain zuzen ere.

Parte-hartzaileek egun zaila izango dute bezperan ere, Tourmaleteko etapan, baina ez dute atsedenik hartzeko tarte handirik izango. 65,2. kilometroan, maila bereziko Izarbe igo beharko dute (11,1 kilometroko igoera da, eta batez besteko malda % 8,7koa du), eta 109. kilometroan, ordea, Iturzaeta, maila berezikoa hori ere (14,9 kilometro, % 8). Lazar izango dute gero, eta lasterketa Belaguan bukatuko da; azken hori 9,5 kilometroko aldapa luzea da, eta % 6,3ko batezbestekoa du.

Guztira, 3.700 metroko desnibel positiboa izango du gaurko etapak.

Aurreikuspena da sailkapen nagusiko lehian dauden gizonak izatea protagonistak; hala ere, beste protagonista bat izango delakoan gaude: Euskal Herriko zaleak. Ohi bezala, giro bikaina eramango dute errepidera euskal zaleek.

ETAPAREN PROFILA

Perfil de la 14ª etapa de la Vuelta a España

Perfil de la 14ª etapa de la Vuelta a España

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 14. etapa (irailak 9, larunbata)

Ibilbidea: Salbaterra Bearno-Larra-Belagua

Distantzia: 156,2 km

Irteera ordua: 12:55

Iritsiera ordua: 17:17 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) |17:44 (35 km/h)

Mendiko saria: Izarbe (maila berezia), 65,2. kilometroan; Iturzaeta (maila berezia), 109. kilometroan; Lazar (3. maila), 123,1. kilometroan; Belagua (1. maila), 156,2 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena