18:59

Txirrindularitza

Igandea, irailak 10

Espainiako Vueltako 15. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea - Lekunberri (158,5 km)

EITB MEDIA

Batetik, hirugarren mailako mendate bati (Lizarraga) aurre egin beharko diote txirrindulariek; bestetik, bitan igo beharko dute Zuarrarrate, bigarren mailakoa. Azken igoera, helmugatik 8 kilometrora, erabakigarria izan daiteke.

  • Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

    Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Vueltako 15. etapa Nafarroan barrena ibiliko da, igande honetan, irailaren 10ean. Iruñeatik abiatu eta Lekunberrin amaituta, hirugarren mailako mendate bat eta bigarren mailako bi igo beharko dituzte txirrindulariek 156 kilometrotan. Erdi mailako mendi etapa hau aproposa izan daiteke ihesaldi baten ostean irabazi nahi dutenentzat.

Hasiera nahiko izurtua egin eta gero, lehen proba garrantzitsua gainditu beharko du tropelak etaparen erdialdera. Izan ere, 76. kilometroan, Lizarraga mendatea izango dute aurrean (3. mailakoa, 19,3 kilometro eta % 2,6ko batez besteko aldaparekin). Hamar kilometro behera egin eta beste hogei kilometroz aurrera jota, Zuarrarrate mendatera helduko dira. Bitan igo beharko dute 7,3 kilometro luze den malda, % 4,8ko batez besteko aldaparekin.

Gailurrera bi aldiz igotzen direnean, zortzi kilometro baino ez dira geratuko helmugarako, beheraka gehienak. Horrenbestez, ihesalditik edo faboritoen tropeletik abiatuta, ausarten batek aukera aprobetxa dezake Lekunberriko kaleetan aurretik azaltzeko.

ETAPAREN PROFILA

Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 15. etapa (irailak 10, igandea)

Ibilbidea: Iruñea - Lekunberri

Distantzia: 158,5 km

Irteera ordua: 13:20

Iritsiera ordua: 17:19 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:42 (38 km/h)

Mendiko saria: Lizarraga (3. maila), 79,8. kilometroan; Zuarrarrate (2. mailakoa), 120,3. kilometroan; Zuarrarrate (2. mailakoa), 149,8. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena